Road movie «lotsagabe eta psikodelikoa»
Dejabu konpainiak 'Itzulera' antzezlana eskainiko du ostiralean Gazteszenan
J. A.
Lunes, 22 de septiembre 2025, 12:22
«Antzerkia eta zuzeneko zinegintza uztartzen dituen road movie» bezala definitu dute Dejabu konpainiako kideek 'Itzulera', haien azken sorkuntza, «lotsagabe eta psikodelikoa» dela aurreratzeaz gain. Ostiral honetan izango da ikusgai Gazteszenan (Donostia) 19:00etatik aurrera. Sarrerak leihatilan zein Donostia Kulturaren webgunean lor daitezke 12 euroan. Zinemaldiaren baitan izanda, lehen aldiz gaztelaniazko azpitituluekin taularatuko da.
Publicidad
'Itzulera'
-
Non: Gazteszena (Donostia).
-
Noiz: Irailak 26, 19:00etan.
-
Prezioa: 12 euro.
-
Konpainia: Dejabu Konpainia.
-
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar.
Sinopsiak azaltzen duenez «antzerki konpainia bateko hiru kidek -Ainarak, Urkok eta Mirenek- Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Krisi kreatiboan dauden hiru kideak diasporako euskaldunak elkarrizketatzera doaz Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker ostean dokumental bat grabatzeko. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea».
Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá eta Urko Redondo aktoreez gain, David Aguilar zinegilea dago eszenatokian, irudiak denbora errealean sortuz eta errealizatuz. Planteamendu horrek, aurreratu dute, emanaldi bakoitza «esperientzia errepikaezina» egiten du, non publikoa abenturaren parte bihurtzen den.
Dejabu konpainia antzerki fisikoa eta objektu lana uztartzen dituen konpainia saritua da. Urteekin lengoaia propioa garatu duen lantaldeak, inguratzen gaituen errealitatearen gaineko begirada poetiko eta kritikoa eskaintzen digu, gizatasun eta sentsibilitatez beteriko lanetan. Ikusleen esperientzia erdigunean jartzea helburu, eszena lanez gain, instalakuntza, site-specific, audio-gida esperientzialak eta erakusketa formatuko proposamenak ere gauzatu ditu azken urteetan, eszena artearen mugak ikertzeko helburuarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión