Publikoa «leial», beste behin ere, Poltsioko Antzerkian
33. jaialdiko 14 emanaldietara 2.562 lagun bertaratu ziren
DV
Lunes, 20 de mayo 2024, 17:11
Maiatzaren 2tik 19ra egin zen Poltsiko Antzerkiaren 33. jaialdira 2.562 lagun bertaratu ziren antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera, antolakuntzak jakinarazi duenez. Guztira 14 konpainiek 14 ikuskizun eskaini dituzte 32 emanaldietan eta horietatik erdia euskaraz izan dira. Emakumezkoen 4 talde, gizonezkoen beste 8 eta 2 misto aritu dira hiriko 25 espaziotan.
Publicidad
Konpainiek eskerrak eman dizkiote Donostia Kulturari eta ikusleriari. Era berean, antolakuntzak hiritarrei eskertu nahi die emanaldiei harrera bikaina egin izana.
Entretenitzeko eta harritzeko asmoz, amaitu berri den edizioaren programazioak antzerkia, umorea, magia, mentalismoa, bakarrizketak eta musika izan ditu osagai nagusitzat. Andoni Mutiloa, Fabiolo, Beatriz Egizabal, The Chanclettes ... eta hainbat artistek tabernetan eta beste ez ohiko espazioetan ikusi ahal izan dira. Gainera, edizio berri bakoitzean egin ohi bezala, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen nahiko parekatuak izatea lortu da.
Poltsiko Antzerki Jaialdiak beti izan du publiko fidela eta aurten ere hainbat ikusle berriro elkar topatu dira Donostiako kultur programazioan klasikoa den ekitaldian.
Amaitzeko nabarmendu jaialdi hau Donostiako kultur etxeen eguneroko lanaren adibide argia dela. Izan ere, kultur etxeek bestelako begirada bat ematen diete hiriko kultur programei hiritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira.
Hurrengo deialdia, martxan
Era berean, Donostia Kulturak Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XV. proiektu deialdia abian jarri du eta irailaren 15a arte bidali ahalko dira proposamenak. Ostean, epaimahaik bi proiektu aukeratuko ditu, 2.500 euro jasoko dituen irabazlea eta 2.000 eskuratuko dituen finalista. Horretaz gain, 2025eko Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute, bakoitzak lau emanaldi. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.
2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamalau deialdietan, 85etik gora proiektu aurkeztu dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión