«Gau pozgarria izan zen, bereziki euskaraz egindako zinemarentzat»
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak nabarmendu du bi euskal film sarituenak, 'Akelarre' eta 'Ane' euskeraz errodatutako filmak direla
Domingo, 7 de marzo 2021, 13:22
Euskal zinemak Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak ematen dituen zortzi Goya sari jaso zituen bart: bost filmik sarituena izan zen Pablo Agueroren 'Akelarre'-k, eta hori David Perez Sañudok zuzendutako 'Ane'-k. Emaitza ikusita Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, «gau pozgarria izan zen euskal zinemarentzat, eta bereziki euskaraz egindako zinemarentzat. Goya sarietan izendatuta eta sarituta dauden euskal filmek euskal zuzendari, gidoilari eta interpreteen eta gure musikari eta musikagileen sormen talentua eta euskal ekoizle profesional eta enpresen ekoizpen gaitasuna agerian uzten dute». Gainera, Zupiriak azpimarratu duenez, «bi euskal film sarituenak euskaraz filmatutako filmak dira. Emakumezko aktore onenaren saria euskarazko film bateko protagonistari eman dioten lehen aldia da». Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren ustez, «sari hauek balio berezia dute, COVID-aren ondorioz urte zaila izan delako, non ez den erraza izan filmak aretoetan estreinatzea eta filmei euren bidea egitea kostatu zaielako».
Publicidad
Bingen Zupiriak, halaber, zinemaren euskal sistema bat izateak gure herriarentzat eta gure kulturarentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan du «non aktoreek, gidoilariek, zuzendariek, musikariek, musikagileek, arlo artistiko eta sortzaile guztietako profesionalek, enpresa ekoizleek, Donostiako Zinemaldiak eta EiTBk parte hartzen duten, eta erakunde publikoen eta euskal telebista publikoaren babesa eta konpromisoa duen. Urte zail honek euskal zinemagintzan utzi duen uzta bikaina ospatzeko unea da».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión