Kultura taberna eta lokaletara eramateko deialdia
XIV. Poltsiko Antzerkia Jaialdira proiektuak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da
Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunak sustatzen dituen Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berriaren deialdia argitaratu du Donostia Kulturak hiriburuko auzoetako taberna eta lokaletara emankizunak eramateko. Musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituen ekimenak euskarazko antzerkiak eta sorkuntzak bultzatzea helburua dituen ekimenaren XIV. deialdia izango da honakoa eta azaldu dutenez proiektuak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.
Publicidad
Ostean, antolakuntzako kideek osatutako epaimahaiak -Donostia Kulturako Kultur Ekintzako zerbitzuko hiru kide eta Antzerki eta Dantza eta Antzerki unitateko kide bat, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuko kide bat eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko bi kide.- bi lan aukeratuko ditu urriaren 6rako, irabazleak 2.500 euro jasoko ditu eta finalistak 2.000 eta biek ala biek launa emanaldi antzezteko konpromisoa hartzen dute. Erabakia hartzerakoan irizpide hauek jarraituko dira: originaltasuna, txostenaren zorroztasuna, bideragarritasuna, espazio mugatuetara egokitzeko aukera edo euskara maila optimoa.
Hauek 2024an izango den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan izango dira eta orduan izan beharko da estreinaldia. Emankizun hauen trukean proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu eta finalistak 2.500. Gainera, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dizkiete.
Kasu guztietan, aurkeztutako obrak formatu txikiko eta laburreko antzezlanak izan beharko dira, ostalaritza-establezimenduen edo antzezpenak egitea erabakitzen den antzeko espazioen baldintzetara egokituak. Denbora aldetik ere gutxienez 30 minutuko iraupena izan beharko dute eta gehienez 70 minutukoa. Aldiz genero zein diziplina aldetik ez dago mugarik.
Ibilbide luzeko ekimena
Jaialdiaren lehenengo edizioa 1991n egin zen eta ordutik antzezlan mordoa saritu dira. Iaz Nomofobikak konpainiaren 'Kris eta Krash ile-apaindegia' gailendu zen eta finalista Txiki komikoaren 'Diskoberri Txanel: euskaldunon jatorria' proiektua izan zen. Aurrez 'Ivanka' (2022), 'Lakoste' (2021), 'Matriuska' (2020), 'Ama-Alu-Lur' (2019), 'Zaharrak berri' (2018), 'Erbeste' (2017), 'Sarean kateatuak' (2016), 'Ekopatetikobikoa' (2015), 'Markesa Loucost' (2014), 'Satisfaktion' (2013) eta 'Zer duzu Amy?' (2012) izan dira sarituetako batzuk.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión