Borrar
Antton de la Lama, Andres Urrutia, Ander Aldazabal eta Miren Agur Meabe, agerraldian.

Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko du 'Irailekoak' jaialdiak

Irailaren 26an, 27an eta 28an izango da Lekeition hainbat gonbidaturekin

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 16 iraila 2025, 12:57

Comenta

Erritmoa hartuta eta jaialdia asentaturik, irailaren 26an, 27an eta 28an izango da Euskaltzaindiak antolatzen duen 'Irailekoak'-en hirugarren edizioa Lekeition. Oraingoan poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko da hainbat gonbidaturekin eta diziplina anitzeko emanaldiekin. Agerraldian izan dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Miren Agur Meabe Euskaltzaindiko idazkaria hartu dute parte, Antton de la Lama Lekeitioko Kultura zinegotziarekin batera

Hirugarrenez «euskal poesia sustatzea» bilatuko du 'Irailekoak'-ek, baita euskal poetei plaza erakargarri bat eskaini beraien lanak ezagutarazteko. Abiapuntua Formol Laborategiko 'Heriotzak Eduardo du izena' obra «kitzikagarriak» emango dio ostiralean 20:30ean Ikusgarri zinema aretoan. Meabek esan bezala, Susa argitaletxearekin batera ekoiztutako lana da eta «ez-errezitaldi bat» planteatzen du, «hankaz gora jarriz poesia errezitaldien betiko modu eta ereduak».

Biharamunean poesian aberriaren gaia nola jorratu den aztertuko du Hedoi Etxartek, Eusebio Erkiaga idazle eta euskaltzaina omenduko da eta Xabat Galletebeitiak bertso batzuk botako ditu. Olerkaria eta nobelagilea, gerra aurreko euskal kulturaren eragile porrokatua izan zen eta, gerra ostean, euskal kulturaren biziraupenerako katebegi garrantzitsua.

Arratsaldean ohiko ibilaldi poetikoa egingo da herriko leku jakin batzuetan (Abaroa parketik hasita); bertan parte hartuko dute Leire Vargasek, Iker Aranberrik, Raquel Pardok, Edu Zelaietak eta Luzien Etxezaharretak. Azkenik, 'Rifqa: honengatik egiten dugu' dantza errezitaldi musikatuarekin itxiko da eguneko egitaraua, Mareaerrota espazioan.

Irailaren 28an, goizez, Danele Sarriugartek elkarrizketatuko ditu bi gonbidatuak Recreatiba espazioan, eta, ondoren, 'Sonora' izeneko ikuskizun poetikoa emango dute. Orobart, Lekeition poesiari presentzia handiagoa emateko, udaldian garai eta geografia askotako egileen bertso-lerroz jantzi dira herriko erakusleihoak Kitto merkatarien elkartearen laguntzaz. Tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, Jose Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suarez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik egileen bertsoak erakutsi dira.

Gainera, eta iraileko egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, 'Iraileko Paperak' aldizkariaren hirugarren zenbakia plazaratuko da, «oroigarri intelektual-poetiko gisa». Aurten, Sonia Rueda bilbotar sortzaileak edertu du jaialdian parte hartzen duten poeta eta ikusleen artean banatuko den argitalpena.

Lekeitioko Udalaren babesarekin eta Kitto eta Recreatiba elkarteen laguntzarekin antolatu da. Hala, Urrutiak erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du: «Ez dago beste modurik, eta Euskaltzaindia beti ahalegintzen da horretan, hau da, kultur eragile eta erakundeekin batera jokatzen». Aldazabalek ere bat egin du Urrutiaren hitzekin, eta aitortu du Lekeition egin zen 2023ko edizioa «ederra eta mamitsua» izan zela, herritarrek emandako erantzuna gogoratuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko du 'Irailekoak' jaialdiak

Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko du 'Irailekoak' jaialdiak