Artxiboko argazkian, Amets Arzalllus eta Maialen Lujanbio Pasai Donibaneko plazan. IÑIGO SÁNCHEZ

Plaza birtuala plazarik gabe gelditu diren bertsolarientzat

Koronabirusak zuzeneko jarduera denak bertan behera utzi izanak bertsolariei egin dien kaltea arintzeko, bi ekimen berri jarri ditu martxan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak: 'Plaza' eta 'Bidaia'

Nerea Azurmendi

Donostia

Jueves, 30 de abril 2020, 12:23

Kulturgintzako gainerako sektoreak bezala, gogor kolpatu du Covid-19ak bertsolaritza. Modu bereziki gogorrean, esan liteke, bertsolarien eta bertsozaleen arteko aurrez aurreko harremana baita horren esentzia.

Publicidad

2020rako zeuzkaten asmo nagusiak bertan behera utzi edo atzeratu ostean –martxoaren 15ean egitekoa ziren Batzar Nagusia bera izan zen aurreneko kaltetua–, aste batzuk hartu ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak egoera aztertzeko eta «egungo egoerara egokitutako bertso plaza indartzeko eta bertsolarien zaurgarritasun egoera leuntzeko» neurriak hartzeko. Aurreneko ekimenetara 45.000 euro bideratu ditu Elkarteak, bere baliabideetatik, baina bertsozaleek eta herritarrek lagundu ahal izateko bideak ere jarri dituzte.

Hurrengo egunotan abiatuko diren bi ekimen sortu dituzte, Plaza eta Bidaia. Aurrenekoaren xedea da «lehendik lotuta zeuden eta mantendu nahi dituzten edo datozen hilabeteetan saioren bat antolatu nahi duten antolatzaileei» horiek online egiteko aukera ematea, «bertsolariek proposamen ordainduak izatea bermatuta». Bidaia, berriz, esperimentalagoa da. Aurreratu dutenez, «ekitaldi formatuetan eta gaitegian berritzaileak izan nahi duten saioak eskainiko dira, molde ezberdinetakoak, asteazkenetan».

Aldi berean, «epe luzeagorako erantzunak lantzen» ari dira eta, aurreratu dutenez, «konfinamendutik ateratzeko baldintzak ezagutu ahala berrikusiko ditugu hartutako erabakiak». Baina premiazko neurriek dute lehentasuna, zabaldu dituzten datuen arabera larria baita egoera, batez ere bete-betean bertsolaritzara dedikatzea erabaki dutenentzat.

Galera handiak

Saiorik ez badago, ez dago diru-sarrerarik. Bada, ez dago aurrez aurreko saiorik, eta «ohiko bertso plaza berreskuratzeko denbora beharko da». Ia bat-batean igarri zuten bertsolariek koronabirusaren eragina, «kolpetik eten baititu zuzeneko emanaldiak eta bertso plaza». Urtea ondo zetorren, saioen gorakada txiki batekin lehen bi hilabeteetan, nahiz eta biak izan, normalean, mugimendu gutxikoak.

Publicidad

Martxotik ekainera 400 saio geldituko dira egin gabe, eta horrek 385.600 euroko galerak eragingo ditu

Udaberritik aurrera hasten dira plazak loratzen, eta horixe da pandemiak zapuztu duena. Bertsozale Elkarteak emandako datuen arabera, martxoan 195 bat saio aurreikusten ziren eta 53 gauzatu ziren. «Hortik aurrera, bertan behera gelditu da plaza: iaz 122 saio egin ziren apirilean, 162 maiatzean, 179 ekainean eta 135 inguru udako hiru hilabeteetan, horietako zenbait Lanku Kultur Zerbitzuek bideratutakoak», azaldu dute. Lanku bera ERTE egoeran dago.

Honek guztiak ondorio ekonomiko nabarmenak ditu: martxotik ekainera arte, 400 saio geldituko dira egin gabe, eta horrek «385.600 euro inguruko galerak». Udako hilabeteei dagozkienak ez dituzte oraindik kalkulatu, baina ez dira makalak izango.

Publicidad

Aurreneko saioak

Beste eremu askotako sortzaileek bezala, internetera egin du jauzi bertsolaritzak, bai Hezkuntzan, neurri handi batean bertsoikasgela.eus-en oinarrituta, baita hainbat online saioren bidez ere. Gaur ezagutzera eman dituzten ekimenen diferentzia nagusia da, esan bezala, bertsolarien dimentsio profesionala kontuan hartzea, eta ordainketa bermatzea.

Villabonako Subijana etxean prestatu dute Plaza-ko saioak grabatzeko lekua, «beharrezko osasun neurriak hartuta, baina denborarekin herrietatik saioak egiteko aukera aztertuko da, konfinamendu aginduen arabera beti ere». Saioak osorik eskainiko dirawww.bertsoa.eus atarian, zuzenean edo diferituan, antolatzaileak erabakitzen duen egunean. Aurreneko bi Plazak asteburu honetan izango dira.

Publicidad

Maiatzaren 2an aurkeztuko da lehen saioa: Idoia Anzorandiak gaiak jarrita, Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa ariko dira kantuan. 18:30ean hasiko da saioa. Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, 18:00etatik aurrera, Igor Elortza eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan, Kike Amonarrizek jarritako gaiei erantzuten. Bigarren saio hau Erandioko Udalak antolatutakoa da.

Bidaiak ekimenaren lehen saioa maiatzaren 6an, asteazkenean, ikusi ahal izango da 18:30ean hasita. Andoni Egañarekin batera, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek haurtzarora egingo dute bidaia, eta haiekin joango gara gu ere urteetan atzera. «Gai eta molde berritzaileak proposatu, esperimentaziorako gunea izatea nahi dugu, eta asteazkenero irekiko dugu laborategia», adierazi dute sustatzaileek.

Publicidad

Bertsolariei laguntzeko

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad