Parte-hartzearen markak hautsi dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan
862 lan aurkeztu dira guztira, azkeneko edizioan baino 180 gehiago. Igoera bereziki nabarmena izan da euskazko kontakizunei eskainitako ataleak
Miércoles, 4 de mayo 2022, 11:27
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. ediziora 862 lan aurkeztu dira guztira, 2020an egin zen azkeneko edizioan baino 180 gehiago (%26ko gorakada), horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan. Honela banatu dira lanak: gaztelaniazko kontakizuna, 482 lan; gaztelaniazko antzerkia: 346 lan; euskarazko kontakizuna: 19 lan; euskarazko antzerkia: 15 lan.
Publicidad
Aurtengo edizioan azpimarratzeko euskarazko modalitateetan aurreko edizioan baino zazpi lan gehiago aurkeztu direla eta atzerriko partaidetza handituz jarraitzen duela, kopuru absolutoetan eta portzentualki ere (jasotako guztien %36a). Euskadi eta Nafarroatik lan guztien ia %11 iritsi da.
Horrez gain, edizio honetan nabarmendu behar da parte hartzeko prozedura digitala finkatu egin dela, eta horrek, lana inskribatzeko eta bidaltzeko metodo erraz eta bizkorrari esker, parte-hartzea nabarmen handitu du Donostia 2020 Hiriaren aurreko edizioarekin alderatuta.
2020ko edizioarekin alderatuz, oro har lanak gehitu egin dira %26-an (aurreko edizioan baino 180 gehiago). Kontakizunaren modalitateari dagokionez, gaztelaniaz, igoera %53koa izan da (166), euskaraz %72koa (8 gehiago). Antzerkian, gaztelaniaz, igoera urriagoa izan da, %2koa (6), eta euskaraz izan da jaitsiera izan duen modalitate bakarra (lan bat gutxiago).
Lanen jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da atzerritik jaso direla obra gehien (%36), eta joera horri jarraitu zaio 2021ean lehiaketa digitalizatu zenetik. Estatuan, ohikoa den bezala, Madrilgo Erkidegoak du obra gehien (%18), eta atzetik Euskadik (%10). Autonomia-erkidego hauei jarraitzen diete: Andaluzia, %9; Katalunia, %7; Valentziako Erkidegoa, %6; Gaztela eta Leon, %2,5; Gaztela-Mantxa, %2; Kanariak, %1,5. 2020ko edizioari dagokionez, guztira %26 handitu dira lanak.
Publicidad
Atzerriko 31 herrialdek hartu dute parte, hau da, 2020ko aurreko edizioan (27) baino %15 gehiagok. Lan guztien %36 (309) dira, eta portzentajea %8 igo da aurreko edizioarekin alderatuta. Azpimarragarrienak Hego Amerikako gaztelania hitz egiten duten herrialdeak dira. Ohituraz, Argentina nabarmentzen da, 125 lanekin ipuina eta antzerkia, ondoren Kolonbia (32), Mexiko (31), Kuba (15), Peru (13) eta Uruguai eta EE. AEB, 10. Nabarmentzekoa da Hego Amerikatik datozen lanak ugaritu egin direla gainerako eskualdeekin alderatuta; izan ere, atzerriko lanen % 88a Hego Amerikatik datoz, eta ia % 40 Argentinatik.
Lan irabazleen aldarrikapena Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da 2022ko irailaren 10ean. Sarien banaketa ekitaldia, azaroaren 19an izango da Donostiako Antzoki Zaharrean.
Bi urtez behin
Aipamen berezia egin diote antolatzaileek sari hauen epaimahaiari, «beraien kalitate eta ospeagatik». Antzerkian, «euskal eszenako izen mitikoak, Isidoro Fernández eta Ane Gabarain, eta Ados Teatroa antzerki-konpainiako zuzendari José Antonio Vitoria, zalantzarik gabe izen handikoak, aurreko edizioetako izen ezagun eta entzutetsuekin bat egiten dute». Eta kontakizun-liburuan, «beste idazle hauek ditugu: Espido Freire, Marcelo Luján (iraganeko Kutxa Sariaren irabazlea), Ángel Basanta, Luisa Etxenike, Itxaro Borda eta Aritz Gorrotxategi».
Publicidad
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta azken edizioa 2020an gaztelaniazko modalitatean Markel Hernández-ek irabazi zuen antzerki atalean Vivir de alquiler lanarekin, eta euskarazkoan, Maialen Díaz-ek Herri hura lanarekin; kontakizun-liburu atalean, Rubén Abellak irabazi zuen Quince llamadas perdidas lanarekin, eta euskarazko modalitatean saria Mikel Ayllonentzat izan zen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanarekin.
Lan sarituak, ELKAR argitaletxeak plazaratzen ditu euskeraz, eta Algaida argitaletxeak gaztelaniaz, bi kasuetan banaketa zabala bermatuz, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsu bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere. Nabarmendu nahi dugu ere liburugintza sektoreko eragileekin dugun elkarlana, Euskal Idazle Elkartea, Euskal Editore Elkartea, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea eta Gipuzkoako Liburudenden Elkartea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión