Larunbata da etxetik erosketak egiteko azken eguna. durangoko azoka
Durangoko Azoka

Normaltasuna berreskuratu orduko, heldu da azken txanpa

Larunbat jendetsua espero dute antolatzaileek, eta ohartarazten dute azken orduetan sartzear dela online denda, igandean ez baita zabalduko

i. mendia

Viernes, 9 de diciembre 2022, 18:57

Normaltasuna berreskuratzeko bidean hiru egun bete ditu jada Durangoko Azokaren 57. edizioak eta bertatik bertara bizi ahal izan denak argi utzi du zaleek euskal kulturaren plazara itzultzeko gogoa zutela. Stand ugaritan ilara bat baino gehiago pilatu dira eta salmenta erritmoa ere ez da makala izan.

Publicidad

Lehenaren adibide argia izan da azken bi urteetan gutxitan ikusi den irudia: sortzaileen sinadura eta hauekin argazki lortzeko zain egon direnen ilarak. Espero zen pasa den udan herriz herri plazak bete dituzten Bulego, En Tol Sarmiento edota Zetak taldeek gazte mordoa erakartzea, baina bat baino gehiago harritu du halako erakarpen indarra izatea. Ikusi behar gero, noski, horrek zein itzulpen duen salmenta kopuruetan.

Atal honetan zalantzarik gabe arrakasta nagusienetako bat 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia izan dela. Ostiral honetan Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larratxe ilustratzaileak egindako lana erosteko Elkarren postura gerturatu zen orok berdina entzun zuen ia lehen ordutik: «agortu dira, arratsaldean ekarriko dituzte gehiago».

Antzeko sentsazioa utzi dute hainbat gunetako ekitaldietan aretoak bete izana. Ostiral honetan, esaterako, goizean zehar K@bian Ibai Aizpuruak, Eneko Zubiaurrek eta Eider Eibarrek euren jokoei buruz egindako aurkezpenetan. Ildo horretan, gazteei bideratutako beste bi ekimenek ere maila eman dute. Bai asteazkeneko Ikasle Egunak zein ostiral honetako Gazte Eztanda! Dinamikek belaunaldi gazteak azokara gerturatu ditu. EuskarAbenturatik, esaterako, gustura azaldu ziren ehundik gora gazte bildu zituen bazkari herrikoi eta ginkanarekin. «Proba pilotua izan da, aldatzeko gauzak aterako dira ebaluazioan, baina jarraitzeko asmoa dugu. Hori ziur», adierazi zuen Irune de la Maza espedizioko kideak.

Laugarrenean, 'Irati'

Larunbat jendetsua espero dute antolatzaileek, eta aurreko bi egubetan bezala beteko dira aforoak hainbat ekitalditan. Goizeko ekitaldirik jendetsuena Paul Urkijoren 'Irati' filmaren proiekzioa izatea espero da. Proiekzioaren batera, solasaldia ere egingo dute lantaldeko hainbat kidek: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate eta Paul Urkijo zuzendariak. Gonbidapenak 10:30ean jarriko dira eskuragarri Zugaza Zinemetako txarteldegian. Horrez gain, Irudienean bertan ere bestelako proiekzioak egingo dira: arratsadean, adibidez, Lara Izagirrek 'Pelikula baten bilai egitasmoa aurkeztuko du eta Estibaliz Maguregiren 'Latsariak' lana proiektatuko da.

Publicidad

Areto Nagusian Talaiaren txanda izango da bihar. 10:30ean 'Taroka' errima joko bertsoterikoa aurkeztuko da; 12:00etan 'Munduari bira eman zion ontzia' Joseba Sarrionandiaren eskutik; 13:00etan solasaldia Euskadi Literatura saridunekin batera euskal literaturaren nazioartekotzeaz eta abar. Saguganbaran, egunero bezala, hainbat liburu aurkezpen egongo dira: Iban Illarramendi eta Eider Adeletx sortzaileen 'Kiratsa'; Nerea Loiola eta Jon Arangurenen 'Naia' eta abar.

Szenatokian hiru talde egongo dira antzerki-arineko eguneroko egitarauan: Libe Mendizabal eta Amaia Salazar aktoreen 'Lasterketa bat egin txaloka ero moduan'; Tartean Teatroaren 'Denboraren korapiloak' eta Barrexerka taldekoak.

Publicidad

Beste egun batez, Ahotsenea sortzaileen plazan izango da. Solasaldien gunean, Jon Arretxe, Anari Alberdi, Iban Zaldua, Miren Azkarate edota Adur Larrea izango ditugu. Eta Plateruenako eszenatokian, ostera, Esti Markez, Bengo, Odei, Assata, Dukkha... Diskoen aurkezpenak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

Azokak igandean ateak itxiki dituen arren, biharkoa izango da azken eguna denda digitalean erosketak egiteko. Azokako www.durangokoazoka.eus webgunean topatu daitezke Landako Gunean salgai dauden 930 nobedadeak. 50 euro baino gehiagoko erosketek doan dituzte bidalketa gastuak.

Publicidad

Egunero bezala, bisitariek eskura izango dute Durangoko Azokako autobus zerbitzua, Landako Gunearen eta Iurretako aparkalekuen artean, doan, 10:30etik 20:00ak arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad