Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Miren Agur Meabe. MICHELENA

'Nola gorde errautsa kolkoan', triptikoaren azken hegala

Aurreko zenbait lanekin solasean dagoen «emakumez betetako» poema liburua argitaratu du Miren Agur Meabek

Nerea Azurmendi

DONOSTIA.

Asteartea, 1 abendua 2020, 10:27

Comenta

Miren Agur Meaberen 'Nola gorde errautsak kolkoan' poema liburuari orrien artetik irteten zaizkio bere beste liburu batzuetaraino iristen diren hari, garro eta loturak. Susa etxeko editore Leire Lopez Ziluagak gogora ekarri zituen 'Azalaren kodea' (2000) eta 'Bitsa eskuetan' (2010) poema liburuak, 'Kristalezko begi bat' (2013) eleberria eta 'Hezurren erretura' (2019) narrazio bilduma. Azala, eskuak, begia, hezurrak eta, orain, kolkoa... Ikuspegi horretatik, bere baitan «elkarri oihartzun egiten dioten» poemak dituen liburua da «elkarrizketa bat aurreko liburuekin». Oihana Leundaren azala ere bildu da solasaldira.

Editoreak «jarraipen semantikoa» nabarmendu zuen bezala, idazleak azpimarratu zuen bost liburu horietatik hiruk beraien artean duten lotura sendoa. Horren arabera, 'Nola gorde errautsak kolkoan' –azken hamar urteotan idatzi dituen poemetatik asko biltzen dituena, «materia askoren sintesia»– «'Kristalezko begia' eta 'Hezurren erretura'-rekin batera osatu duen «triptikoaren hirugarren hegala» da. Izan ere, atal bakoitza beregaina da, «baina beste bien konpainian osatzen du» pieza.

Kasu honetan, idazlearen ibilbidean duten kokapenak lotzen ditu hiru liburuak eta finkatzen du haien hurrenkera, nahiz eta «formalki landu ditudan hiru teknika desberdin: ipuina, nobela eta, hirugarren hau, poesia».

Sormena elikatzeko

«'Kristalezko begi bat'-ean baratzea zaintzearekin konparatu nuen idazkuntza, baina baratzea lantzeak garbitzea eskatzen du, sasiak erretzea. Hori izan zen 'Hezurren erretura'; oroitzapenak, pasadizoak, ametsak, gogoetak eta abar eraldatzea literatur prozesuaren bitartez. Baina zerbait egin behar izaten da su-metak utzitako errautsekin, eta nik sormena elikatzeko baliatu ditut», adierazi zuen idazle lekeitiarrak.

Hitzaurre moduko poema luze bat –'Metodoa', non «salmodia bat bezala errepikatzen den 'nola gorde errautsa' galdera, erantzuna eman nahirik»– eta sei atal ditu liburuak. Formaren aldetik aniztasuna da nagus. Gaien aldetik ere bai, baina batuketa, neurri handi batean, «lehenago izan ez zena eta orain badena onartzeko ariketa» da, eta Meaberen lanean erabat txertatuta dago.

'Album bat' izeneko lehen atalean memoriaz dihardu, uztartuz «txikitako nire folklore pertsonala» eta «zahartzearen esperientzia. «Atal mitikoa» da 'Pospoloak', «emakume erreal eta fikziozkoen katalogoa, genealogia femenino bat» eta ahizpatasun adierazpena, «XXII. mendetik Paleolitora». 'Neguko bidaia', berriz, «atal alegorikoa» da, eta «metamorfosiaren premiari» erantzuten dio, 'Tempo giusto'-k «atal sozialari, munduaren martxari eta norberaren kontzientziari erreparatzen dion bitartean.

«Hileta kantu luzea» da 'Ate hori', maila kolektiboan nahiz pertsonalean Meaberentzat mingotsa izaten ari den 2020.aren eraginpekoa, non tokia duten «desamodioak eragindako amorruak eta heriotza ondoko harridurak, minak, damuak, idealizazioak...». 'Estigma zorizkoa' «atal metaliterarioak, poesiari buruzko poesiak» ixten du liburua.

«Hainbat mendetako eta ofizio desberdinetako emakumez beteta» dagoen liburua da. Jauregi bateko galerian pozik eta kontu kontari irudikatzen ditu Miren Agur Meabek emakume horiek, eskuetan kandela piztuak daramatzatela, «konplizitatean eta solasaldi aberatsean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Nola gorde errautsa kolkoan', triptikoaren azken hegala

'Nola gorde errautsa kolkoan', triptikoaren azken hegala