Nikolas Aldai artxiboko irudian Jose Usoz

Nikolas Aldai hil da, bertsolaritzari buruzko kazetaritzako erreferentea

Euskadi Irratiko 'Eta hitza jolas bihurtu zen' saioa sortu eta gidatu zuen hainbat urtez, eta bertako bertso-artxiboa antolatu

DV

Donostia

Jueves, 22 de octubre 2020, 12:03

Nikolas Aldai Eizagirre kazetaria hil da asteazken honetan, urriak 22, 73 urte zituela. Euskadi Irratiko 'Eta hitza jolas bihurtu zen' saioa sortu eta gidatu zuen hainbat urtez, eta bertako bertso-artxiboa antolatu. Hondarribiko parroki elizan egingo zaio hileta-elizkizuna ostiralean arratsaldeko 6etan.

Publicidad

Errezil eta Azpeitiko Elosiaga arteko Artziola baserrian jaio zen, oso familia berrsozale batean. Herri Irratian eman zituen kazetaritzako lehen pausoak, soldaduskan zegoela, 1970-71 urteetan.

Gero 'Deia' egunkarian egin zuen lana, Iruñeko ordezkaritzan, baina 1982an Euskadi Irratia sortu zuten, eta han hasi zen lanean. 1988an hasi zen bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzentzen irrati horretan.

1990eko hamarkada hasieran 'Eta hitza jolas bihurtu zen' irratsaioa sortu zuen. Duela gutxi 'Bertsolari' aldizkariari emandako elkarrizketa batean honela mintzatu zen: «Programa hasi zenean, nire helburua zen erabateko tratamendu integrala egitea bertrsolaritzari. Zer esan nahi dut horrekin? Alde batetik, ikuspegi historikoa lantzea; bestetik, egunorokotasun garaikideari garrantzia emagtea; eta, azkenik, emtzuleei partaidetza eskaintzea».

Hogeita hamar bat urtez izan zen bertsolaritzaren arduradun Euskadi Irratian. Geroago, 'Hitza jolas' hartu zuen izena irratsaioak, eta Xabier Sukiak hartu zuen gidaritza.

Hainbat urtetan zehar, Euskadi Irratiko bertso-artxiboa antolatu zuen. Baziren bertan aspaldiko kasete asko, batik bat Patxi Mujikarenak eta Zaldubirenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad