«Nik egin nahiko nukeen kontzertura asko gerturatuko dela iruditzen zait»
Ines Osinaga abeslariak Itsasoa da bide bakarra aurkeztuko du bihar Itziarren
Barne-barnetik urtebetez su motelean egindako 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua aurkeztuko du bihar larunbata, irailak 2, Itziarren Ines Osinaga abeslariak. 2022ko apirilean jakinarazi duen Joseba Jaka bekako epaimahaiak arrasatearraren ekimena zela saritua eta ordutik jardunean aritu da Osinaga. «2022ko martxoan hasi genuen bidaiak aurrera jarraitzen du», aurreratu du arrasatearrak.
Publicidad
Biharko kontzertua «oso berezia» izango dela azaldu du. «Nik egin nahiko nukeen kontzertura asko gerturatuko dela iruditzen zait». Eguraldi txarra dela-eta azkenean kontzertua elizan izango da eta edukiera guztia bete du deialdiak. Bi orduko emankizuna aurreikusten du Osinagak, hori bai, ez da bera bakarrik izango oholtza gainean, «kubatar musikaren ahizpak» eta Euskal Herriko musikariak ere izango baitira harekin, diskoan bidaide izan dituen Naile Sosa (perkusioa), Irina Gonzalez (gitarra) eta Yaima Orozco (guiroa, klabea eta mood guajiroa) eta Olatz Salvador, Miren Amuriza, Garazi Egiguren eta Janire Etxabe.
Hala ere ez du «espektatiba handiegia» sortu nahi. Lehen helburua kontzertuaren bueltan egongo den pertsona oro eroso sentitzea izan da eta, hartarako, xehetasunik txikiena ere zaindu du. «Espazio segurua sortu nahi nuen bai niretzat, oholtzara igoko diren gorputz guztientzat zein oholtzaren inguruan esperientzia elkarbanatzen egongo den jendartearentzako. Ez da izan erraza, baina topatu dugu modua».
Emankizunera doan pertsona orori esperientzia «modu kolektiboan» bizitzera deitu du Osinagak, horixe baita harentzat musika. «Ez bakarrik entzungo dena, baizik momentu horretan batuko garenak elkarbanatuko duguna», zehaztu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión