Borrar
'Gautegia'

Nick Caven tonu irmo eta kutsu zinematografikoa Elgetara 'ekarriko' ditu Txuma Murugarrenek

Musikariak 'Gautegia' diskoa aurkeztuko du Elgetan, australiarraren letrak euskaratuta ondutako lana

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 18 urria 2023, 08:38

Comenta

Javier Corral 'Jerry'-k antolatzen zuen 'Izar & Star' zikloak piztu zuen lehen txinparta eta buruari hainbat buelta eman ondoren aurkeztu zuen Txuma Murugarrenek 'Gautegia' diskoa, Nick Caven 'Noxturama' (2003) diskoaren adaptazioa. Ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Elgetako Ozkarbi elkartean zuzenekoa eskainiko du musikari bizkaitarrak .

Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskainiz.

Grabazioa kolpean izan bazen ere, letrak osatzeko bidea korapilatsuagoa izan zen. «Ez nintzen konturatu askotan errima erabiltzen duela eta hori super gaiztoa da, bi dira zailtasunak. Berak esaten duenaren inguruan ibili behar zarela eta errimatzen gainera. Aurrekoa 100 metroko lasterketa izan zen, hau ordea 100 metrokoa hesiekin», laburtu zuen algara artean aurkezpenean.

Albuma gauzatzeko prozesuan bezala, harekin izango dira aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) eta Natxo Beltrán (Bateria), bere «Bad Seeds partikularrak». Aurkezpenean nabarmendu zuen hainbatetan «beraiengatik ez balitz kantu asko hala moduzkoak izango lirateke, zorte handia daukat satelite hauek ezagutzen ditudalako ea nirekin lan egiteko prest daudelako beti».

Ez da ingelesezko kantuen letrak euskarara ekarri dituen lehen aldia, 2014a Jonan Ordorikak bere kolaborazioa eskatu baitzion 'Lou Reed, mila esker' diskorako. «Hitzak itzuli eta egokitzea proposatu zidan eta lan polita izan zen, gustura aritu nintzen». Ostean heldu zen bigarren erronka Bilbo Hiria irratiaren urteurrenerako Nick Caven 'Baby I'm on fire' kantua grabatu zutenean. «Oso indartsu geratu zen, ezin genuen horrela utzi eta gainerako guztiak grabatuko genituela esan genuen». Hala izan da eta ostiral honetan zuzenean gozatu ahal dute Elgetara gerturatzen direnek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nick Caven tonu irmo eta kutsu zinematografikoa Elgetara 'ekarriko' ditu Txuma Murugarrenek

Nick Caven tonu irmo eta kutsu zinematografikoa Elgetara 'ekarriko' ditu Txuma Murugarrenek