Euskadiko Orkestraren Miramongo egitzan izango dira kontzertuak.

Miramongo Matineeak zikloak denboraldiari ekingo dio larunbatean

Kaabestri taldeak eskainiko du lehenengo kontzertua 'Fantasia' izeneburuarekin

I.A.

Donostia

Viernes, 10 de octubre 2025, 10:07

Euskadiko Orkestrak antolatzen duen Miramongo Matineeak ganber musikako zikloak 2025-2026ko denboraldiari ekingo dio larunbatean, urriaren 11n, Kaabestri taldeak eskainiko duen 'Fantasia' izenburuko kontzertuarekin. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Euskadiko Orkestrako 16 kidek osatzen dute taldea.

Publicidad

«Estilo eta sentsibilitate askotarikoekin» ekingo dio denboraldiak, «espiritualtasun minimalistatik hasi eta musika eszenikoaren bitalismoraino». Horrela, Arvo Parten 'Fratres' izango da entzungo den lehen obra, konpositore estoniarraren «kontenplazio lengoaiaren lan enblematikoa». Ondoren, Paul Hindemithek 1936an Ingalaterrako Jurgi V.aren omenez idatzitako 'Trauermusik' lanak «goizeko unerik hunkigarrienetakoa» eskainiko du, Maite Abasolo biola bakarlaria «berotasunez eta malenkoniaz betetako intziri baten ahots protagonista dela».

Kontzertuak Gustav Holsten 'St. Paul's Suite' ospetsuarekin jarraituko du, musika-zuzendari gisa aritu zen St. Paul's Girls' School erakundeari egindako omenaldiarekin. Kontrastea Dmitri Xostakovitxen 'Adagio eta Allegretto' obrarekin iritsiko da, bizitzaren eta heriotzaren dualtasuna islatzen duena. Emanaldia Leonard Bernsteinen 'Candide' oberturarekin amaituko da jai giroan.

Sarrera solteak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan 11 euroan; orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku librerik geratzen bada.

Aurtengoa Miramongo Matinéeen 34 denboraldia izango da, guztira hamasei hitzordu eskainiko direlarik. Programazioa, funtsean, Euskadiko Orkestrako sail guztietako interpreteen taldeek egindako proposamenez hornituko da, eta askotariko errepertorioa aurkeztuko dute, Vivaldi eta Bachen barrokotik hasi eta Françaix eta Pendereckiren musika garaikidera joango dena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad