Lehen diskoa aurkeztuko dute Ahotsenean 17 musika-taldek
Orotara 49 emanaldi eskainiko izango dira Plateruena kultur aterpean abenduaren 6tik 10era
Urtero euskal kulturak Durango hartzen du abenduko zubiaren bueltan eta 2023a ez da ezberdin izango. Poliki-poliki Azokaren xehetasunak azaltzen doa antolakuntza. Lehena data izan zen, abenduaren 6tik 10era, ostean leloa eta irudiaren txanda izan zen eta orain Ahotseneako oholtzara igoko diren taldeen unea heldu da. Etenaldirik gabe izango dira zuzenekoak 11:00etatik 22:00etara eta streaming bidez ere jarraitu ahalko dira www.durangokoazoka.eus webgunean.
Publicidad
Orotara 49 emanaldi eskainiko dituzte musika taldeek eta horietatik 17ren kasuan lehen diskoarekin arituko dira Plateruena kultur aterpean. «Sortzaile berriei ate bat zabalduz, euskal kultura indartzen jarraitzea da gure helburua», azaldu dute. Izan ere, Ahotseneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu «sortzaileen lanak kulturazaleekin partekatzeko topagune» izateko asmoarekin, hau da, «euskal musikari eta idazleen erakusleiho» izateko. Lehen diskoa plazaratzeko ametsa beteko duten 17 taldeak hauek dira: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.
Bestetik, jada Ahotsenean aurrez arituta diskoa aurkeztuko duten 32 taldeak hurrengoak dira: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nøgen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.
Horretaz gain, Durangoko Azoka fantasia bihurtzeko Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetako ekintzekin ere egitaraua prestatzen ari direla azpimarratu du antolakuntzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión