

Secciones
Servicios
Destacamos
Herenegun Mugan, Ithaka eta Indabe ostiralean eta, larunbatean, Anestesia eta Goma2. Ia festibal batek eskaintzeko modukoa den kartela dakar aste-bukaera honetarako Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak, hasiera batean DOKA kafe antzokia hartu behar zituenak, baina aretoak izandako arazoen ostean itxita dagoenez Donostia Kulturarekin akordioa erdietsi eta zuzenekoak birkolokatu dira. Bi egunetako emanaldien mailaren adierazle da sarrera bakar bat ere ez dela geratzen, den-denak saldu baitira.
Gaurko emanaldia Antiguoko Herenegun taldearen bederatzi kideek irekiko dute, ohi bezala «disfrutatu eta disfrutarazteko» asmoz diseinatutako zuzenekoarekin. Ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak eginez eta oholtza gainean umore ona eta festa oinarri izanda. Hori bai, ez pentsa letrak hutsalak direnik, eduki eta aldarrikapen ugari plazaratzen baitituzte. Jarraian igoko da Mugan, 'Aurrera ez den alde batera' (2023) izeneko bigarren lana aurkeztera. Frustrazioari buruzko hausnarketak ardazten ditu zazpi kantuak eta nola aseezina izateak noizbehinka birbideratzeko beharra dakarren.
Ostirala: Herenegun Mugan, Ithaka eta Indabe, 20:30ean.
Larunbata: Anestesia eta Goma2, 21:15etan.
Non: Intxaurrondo K. E.
Sarrerak: Agortuak.
Energiak maila bat gora egingo du Ithaka taldeko baxu eta bateria riff-ekin. Post-punk, alt-rock, stoner edo postrock bezalako soinuak eramango dituzte Intxaurrondora, gazte baten garapen pertsonalean oinarrituriko hitzekin eta gitarra melodiko eta malenkoniatsuekin. Gaua itxiko dute Antiguotik ere helduko den Indabek. Hasieran hirukote bezala jaio zen proiektua «elkarrekin musika egiteko gogoa» abiapuntu izanda eta 2021etik laukotea dira.
Azken urtean ez dira errazak izan Anestesia taldeko kideentzat osasun arazoak tarteko eta musika ia utzi ostean 'Azken heriotza' deituriko lanarekin itzuli dira Fenix abestian esandako azken bi hitzak hartu. Ziur Intxaurrondon bilduko den energia lagun izango dutela.
Eta aste-bukaera borobila ixteko belaunaldi berriei atea irekiko zaie, Zarauztik hardcore estiloko riffekin helduko baita Goma-2. Frustrazioz beteriko letrek osatzen dute 2021ean grabatutako lehen EP homonimoa. Gaua goitik amaitzeko ez dirudi eskaintza txarra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.