Borrar
Musikagela

Hiriko taldeen jaialdiak Sagues hartuko du seigarrenez

Donostiako «talentuaren» lagina erakutsiko dute Inv3rt, Mark Duti, Wtxw, Latitud 43, Peter bjørn y Miss B., Sara Mansilla eta Physis versus Nomos taldeek; estreinakoz Al Dual murtziarrak izango dira

J. A.

Viernes, 13 de junio 2025, 14:15

Donostiako zortzi taldek eta Al Dual Murtziako talde gonbidatuak osatuko dute ekainaren 21ean Saguesen izango den Musikagela Fest VI hiriko musikarien jaialdiko kartela. Eguerdi eta arratsalde-gau orduetan egingo da Tomas Alba plazan estilo aniztasuna nagusi. Jaialdia Dkluba kontzertu-zirkuituaren baitan antolatzen da eta Musikagela osatzen duten edo zerbitzuan parte hartu duten musika-proiektuak babesteko eta ikusarazteko helburua du.

Hiriko «talentuaren» lagina erakutsiko dute 12:00etatik 14:00etara aperitif moduan, Inv3rt, Mark Duti, Wtxw eta onek eta, 18:00etatik 22:00ak arte luzatuko den bigarrenean ariko dira Latitud 43, Peter bjørn y Miss B., Sara Mansilla (oraingoa bandarekin), Physis versus Nomos eta, estreinakoz donostian, Al Dual.

Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxera eramango litzateke berriro, kultur etxeen sarearen egokitzeko gaitasunaren adibide. Izan ere, herritarrengandik hurbilen dauden zentroak direnez, haien interesekiko eta beharrekiko beste ikuspegi bat eskaintzen dute,

Donostia Kulturak 2004az geroztik eskaintzen duen udal-zerbitzuak Egian eta Intxaurrondon entsegu-lokalak kudeatu eta kontzertu-zikloak, ikastaroak, tailerrak, master classak, mailegu-materiala (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta ekimenak antolatzen ditu hiriko musika-jarduera bultzatzen eta dinamizatzen laguntzeko.

Jaialdiak bat egiten du ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Europako Eguneko ekitaldiekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiriko taldeen jaialdiak Sagues hartuko du seigarrenez

Hiriko taldeen jaialdiak Sagues hartuko du seigarrenez