Gipuzkoan Gazte Tour programa Aian izango da

Larunbatean Probalekuko kontzertuan izango dira Zilbito Records, Anixe, Mr. Luken, Dj Tintz eta DJ Indate

I. A.

Donosita

Viernes, 10 de octubre 2025, 10:13

Gipuzkoan Gazte Tour programak musikarekin eta arte eszenikoekin lotutako proposamenak biltzen ditu, kultura nerabe eta gazteengana hurbiltzeko. Horretarako Gipuzkoako hainbat herritan jarduerak eta kontzertuak antolatzen ditu, tokiko kultur eragileekin lankidetzan. Asteburu honetan Aian izango da ekimena. Larunbatean, 19.00etatik aurrera, gazteek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute Probalekuan.

Publicidad

Besteak beste, Zilbito Records taldearen emanaldiak izango da,trap, pop-funk eta hiper-pop doinuak uztartzen dituzten zazpi gazte oiartzuarren kolektiboa. Gaztea Maketa Lehiaketa 2023 lehiaketa irabazi zutenetik, etengabe ibili dira birak egiten, eta gaur egun proposamen berritzaileenetako bat dira, sortzen ari den agertokian proiekzio handiena duena.

Hiri musikan euskaraz ari diren emakumeen artean aitzindaria den Anixe ere izango da Probalekuan. Artista, konpositorea eta abeslaria, Euskal Herriko hiri musikaren ahots oparoenetakoa da eta euskara, gaztelania eta ingelesa uztartzen ditu soinu fresko eta multikulturalean. Adituen esanetan, euskal musikagintzan mugarri bat jartzera deitua dago.

Horiekin batera arituko dira Mr. Luken, hiri musikari moldakortasuna eta freskura eskaintzen dion artista donostiarra. Bere errepertorioak egungo erritmoak eta melodia itsaskorrak konbinatzen ditu; eta DJ Tintz, tokiko hiri eszenako erreferentea, hip hop, trap eta elektronika uztartzen dituzten saio dinamikoekin.

Tokiko talentua DJ Indateren eskutik joango da (Ekaitz, Aiako DJ gazte bat). 2022an egin zuen debuta, eta, harrezkero, Getaria, Zarautz edo Azpeitiko agertokietatik igaro da. Bere estiloak regetoia eta remember nahasten ditu, adin guztietako publikoekin konektatzea lortuz eta energiaz eta dantzaz beteriko saioak sortuz.

Publicidad

Autobus zerbitzu berezia

Kontzertu hauetara hurbildu ahal izateko Lurraldebusek autobus zerbitzuak indartuko ditu. Zehazki, Aia, Orio eta Zarautz lotzen dituen UK08 linearen zerbitzua areagotuko da 16:50etik 23:35era. Oriotik irteerak bi orduro izango dira, 16:50etik hasita 22:50era arte (Aiatik 20 minutu geroago igaroko dira), eta ibilbidea Zarautzen amaituko dute. Beste noranzkoan, Zarauztik irteerak 17:55ean, 19:55ean eta 21:55ean izango dira; Aiatik ere 20 minutu geroago pasako dira, eta ibilbidea Orion amaituko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad