Guretzat Tour

ETSk 2023ko birako sarrerak agortu ditu

Talde arabarrak 'Guretzat Tour' deiturikoan eskaini behar dituen kontzertuetarako 7.500 txartel saltzea lortu du salgai jarri eta berehala

J. AGIRRE

Miércoles, 18 de enero 2023, 15:18

En Tol Sarmiento taldeak 2023ko martxoan hasiko duen aretoetako birarako salmentan jarritako 7.500 sarrerak agortu ditu jada. «Albiste onak dira musika ziklo berriari bultzada emateko», adierazi dute albistea jakitean. Azken lan arrakastatsuak 'Gu geu garena', 'Abuela maitea', 'Zaindu nazazu' edo 'Guretzat' bezalako abestiak biltzen ditu.

Publicidad

'Guretzat Tour' deiturikoak 9 kontzertu zituen agendan. Bira Bilbon hastekoa da martxoan, eta Bartzelonan amaituko da maiatzean. Hilabete horietan zehar, hurrengo herri eta hiriak bisitatuko dituzte: Gasteiz, Iruñea, Biarritz, Azpeitia, Errenteria, Ondarroa eta Madril. Iruñeako eta Errenteriako kontzertuetan, gainera, Buhos Kataluniako taldearekin batera abestuko dute. Kontzertu hauetarako sarrera gabe geratu direnek jai herrikoietara eta aire zabaleko kontzertuetara itxaron beharko dute.

Baga-Biga diskoetxea ere oso pozik azaldu da salmentarekin. «Durangoko Azokan 'Guretzat' lana diskorik salduena izan zela esatea ez da handikerian erortzea, ikusi besterik ez egunero izan ziren ilarak diskoa erosteko, sinatzeko. Taldeak txundituta utzi gintuen berriro, bai», dio testuak.

2022an aurkeztu zuen talde arabarrak 'Gu Geu Garena' diskoa, haien ibilbideko seigarrena. Genis Tranik produzitua, hainbat kolaborazio ditu hamaika kantetan, besteak beste Süne (Huntza taldeko Josune Arakistain), Dupla. Idoia, Buhos edo Eñaut Elorrieta taldearen «aro berri» bat ireki duen diskoaren parte dira, ohiko ska eta pop rock estiloetatik harago joan eta folk, musika elektronikoa, kunbia edo keinu flamenkoak ere badituena.

Ez da taldeak lortutako arrakasta bakarra. Bilboko Aste Nagusian 20.000 pertsona bildu zituen Bilboko Europa Parkean eskainitako kontzertuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad