«Bideoklipekin jendeari atentzioa ematea eta guk gozatzea nahi genuen»
Lehen diskoa aurkezteaz gain, Janus Lester taldetik argi dute ikus-entzunezkoek ere garrantzia handia dutela eta zaleak «engantxatzeko» funtsezkoak direla. Ondo pasatzea ere bilatu dute bidean.
– Bideoklipei garrantzia handia eman diezue eta aktuazioa ere bada taldekideen aldetik.
– Normalki ideia bat etorri zait abesti bakoitzaren harira. Guk disfrutatzea eta jendeari atentzioa ematea nahi genuen.
– 'Dap dap'-ekin lortu duzue.
– Bai, jende askok komentatu ditu (barreak). Ez gara dantzari finak, 'ahal dugun bezala dantzatuko dugu' pentsatu genuen. Oso graziosoa izan zitekeela pentsatu nuen eta jendeari atentzioa emango ziola. Ideiari forma eman nahi nion dantzak berak zentzua izan zezan eta ez zitezen izan zazpi pertsona kamera aurrean dantzatzen besterik gabe,
– Inspirazioa 'Think about things' kantua da?
– Bai, hori da. Ez dago sekreturik. Abestia grabatu genuenean ez genekien zein zentzu emango genion 'Dap dap'-i, talde barnean baduelako bat. Baina bideoklipa ikustean pentsatu genuen 'hori da dap dap'.
Noticia Relacionada
«Bizi ditugun A eta B aldeak eta tarteko ate birakariak islatu nahi nituen»
– Zuzenekoetan dantza eskaintzeko asmoa duzue?
– Zuzenekoetan keinu bat badago, baina politagoa izango zen kontzertuetan behekoak dantza egiten ikustea. Ez dakit kontzentrazioa mantentzeko gai izango nintzatekeen, baina izugarria izango zen.
– 'Maitasuna tabu' kantuan ere landu duzue bideoklipa.
– Abestiak transmititzen du egungo maitasun edo erlazio kontzeptuetatik nire desmarkea. Jendeak normalki erlazionatzeko dituen moduetatik, aste-bukaeretan parranda edo antzekoetatik. Horregatik islatu nuen festa bat inguruko guztiak ongi pasatzen eta ni nolabait jokoz kanpo. Bertatik alde egiten dut, baina berriro ere berdinera itzultzen eta hala ere lekuz kanpo egoten.