

Secciones
Servicios
Destacamos
Xalbador aita semeak bilkura berezia ospatzen ariko dira dagoeneko zeru goienetan. Urepeleko bertsolari eta artzain ezagunak semea izango du aldamenean gaurtik aurrera. 81 urte zituela zendu da Mixel Aire Etxebarren 'Xalbador II', bertsolaria eta artzaina hau ere. Nafarroako Bertsolari Txapelketa hirutan irabazi zuen 1980an, 1985ean eta 1988an, baina aitak bezalaxe, bere ekarpen handiena plazaz plaza egin zuen euskara zabalduz hain maite izan duen Nafarroa Beheretik hasi eta Euskal Herri osoan barrena. Urepele herriko Xalbadorrenea baserrian sortu zen 1944ko maiatzaren 5ean. Bere aitak esana da sorlekuaren inguruan: «Zuri zor dautzut naizena: izana eta izena». Bereak egin ditzazke hitz hauek semeak ere.
Familiaren ondare kultural sakona ez da galduko. Haren alabek Miren, Amaia eta Paxkalin, euskal kantagintzako «Aire ahizpak» hirukote ezaguna osatzen dute. Baina gaur ezinbestean, aita dator gogora, mendi hegaletan gora, oroitzapenen gerora ihesetan joan zitzaigun maisu handia. Familiaren eta sinesmenaren baloreak ondo transmititu zizkion semeari, eta gaur berak aitari eskeinitako bertsoek indarra berreskuratzen dute:
«Aita nuen gizon bat tatxarik gabea/haren seme hau baino aunitzez hobea/Bera hanbat bertute garbiren jabea/nola ote dagokit zerutikan beha»
«Nik ere mundu hits hau utzi behaut laster/orai zeruari so ez naiteke asper/Aita, ez nau utziko Jaunak hortik bazter/zuk eni helarazi fedeari esker»
Goian bego Xalbadorren semea ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.