

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Viernes, 24 de enero 2025, 14:50
Miren Amuriza idazle eta bertsolariak azaroan aurkeztutako 'Pleibak' eleberri laburra, «nerabezaroaren itxiera» lantzen duena izango da larunbat honetako Hitzetik Hortzera saioko ardatza. Bi neska neraberen, narratzen duen Jone eta 'hartzaile' duen Polly Pocket, adiskidetasunari buruzko testuan, gainera bestelako euskara darabil idazleak. «Hizkuntzarekin egin nahi nituen proba batzuei bueltaka hasi nintzen; eta batez ere, euskaraz liburuan dagoen moduko erregistro bat bilatzen saiatu nahi nuen; hau da, ahozkotik oso hurbil egongo zena eta gaztetxo batzuen hizkuntzatik oso hurbil egongo zena ere bai», azaldu zuen egileak.
Amurizaren bigarren eleberria da eta prentsaurreko agerraldian azaldu bezala, liburuaren aurkezpena egiteko bertso-saio literarioak antolatu ditu hainbat bertso-lagunekin. Hala, Mirari Martiarenak egileari egindako elkarrizketaz gain, bertsozaleek Bilboko BIRAn egindako bertso-saio literarioaz gozatu ahalko dute. Aurkezle eta gai-emaile lanetan Miren Amuriza bera aritu zen, eta Oihana Bartrak eta Alaia Martinek egin zuten bertsotan, MICE musikariak lagundurik.
Noticia relacionada
Aiora Sampedro
Hala, azken honekin ere hitz egingo da bertso saio literario bati soinu banda jartzearen lanaz aritzeko. Eta, amaitzeko, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak elkarrizketatuko ditu Martiarenak. Laguntasunari buruz eta nerabe garaiko Bartra eta Martin bertsolariei buruz arituko dira hirurak.
Hain zuzen, 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi ostean emandako elkarrizketan oiartzuarrak Amurizaren liburua goraipatu zuen. «Lagun handi-handia dut, asko miresten dudan bertsolaria da. Bere liburua irakurtzen ari naiz eta asko gustatzen ari zait. Liburu izugarria da, mamiz eta mezuz oso potentea eta eraldatzailea izango dena. Konpartitu dugu kezka. Garaiak hortik joatea eskatzen duela uste dut. Sortzea iruditegia, epika, barruak ere ulertzeko eta jendarte bizigarri bat egiteko».
Larunbateko gaueko 21:00etan emitituko den Hitzetik Hortzera programa osatuko du Harrera eta Baleak elkarteek Hendaian antolaturiko Harrera Taldearen aldeko saioak. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek kantatu zuten, eta Maddalen Arzallus aritu zen gai-jartzaile lanetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.