Omenaldian bat egin duten erakunde eta eragile guztien ordezkariak elkartu dira Martin Ugalde Parkean. Aurrean, Beatriz Zabalondo, Maider Lainez, Harkaitz Millan, Bingen Zupiria, Unai Ugalde eta Lorea Agirre. unanue

Mendeurrenean, denen omenaldia jasoko du Martin Ugalde zubigileak

1921ean Andoainen jaio zen idazle, kazetari eta eragilearen ekarpenak gogoratu eta gizarteratuko dira urtean zehar

nerea azurmendi

Jueves, 20 de mayo 2021, 18:04

Jaio eta ehun urtera, Martin Ugalde Orradrek (Andoain, 1921-Hondarribia, 2004) zubigintzarako zeukan gaitasuna erakundeek eta euskalgintzako hainbat eragilek sustatutako omenezko egitasmoan gauzatu da. Izan ere, elkarrekin ari dira lanean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila; Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentua; Andoaingo eta Hondarribiko Udalak; Elkar Fundazioa; Berria Taldea; Euskal Idazleen Elkartea; Jakin eta Martin Ugalde Kultur Parkea.

Publicidad

Bertan aurkeztu da ostegun honetan –familiaren izenean mintzatu zen Unai Ugalde semearen hitzetan, Martin Ugalderen benetako etxean–, idazle, kazetari, politikari eta euskaltzalearen alderdi ugariak islatu nahi dituen ekimen-sorta. Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea; Harkaitz Millan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua; Maider Lainez, Andoaingo alkatea; Sagrario Ruiz, Andoaingo kultur zinegotzia, Alexander Huitzi, Andoaingo euskara zinegotzia, Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea; Juan Luis Silanes, Hondarribiko kultur zinegotzia; Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakaria; Beatriz Zabalondo, Berria Taldeko lehendakaria; Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria; Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria eta Joanmari Larrarte, Martin Ugalde Kultur Parkeko arduraduna.

Larrartek adierazi duenez, jarduera denak bi helburu nagusitan ardazten dira. Batetik, «gogora ekarri nahi ditugu Martin Ugalderen ekarpenak» eta bestetik, «haren lana berriro azaleratu», ez dezan estali denborak.

Lanen digitalizazioa

70eko hamarkadaz geroztik Hondarribian bizi bazen ere, Martin Ugaldek beti eutsi zion jaioterriarekiko lotura estuari, eta hura hiltzean Andoaingo Udalaren esku gelditu zen bere funts zabala, obra osoa, agiritegi pribatua eta liburutegia barne hartzen dituena. Maider Lainez alkatearen hitzetan, «arretaz eta maitasunez» zaintzen dute 1.600 lanetik gorako (47 liburu; 50 liburu zati, 1.500 artikulu...) bilduma zabala.

«Mendeurrenak egingo duen ekarpenik handiena» horien digitalizazioa «osatzea eta txukuntzea» (zati handi bat digitalizatuta dauka Jakinek) izango da, eta webgune baten bitartez publikoaren esku jartzea. Okerrik ez bada, mendeurrena betetzen den egun berean, urriaren 11an, aurkeztu nahi da lana, burututa.

Publicidad

Egun horretan egingo da halaber Parkean, andoaindarren parte hartzearekin, Ugalderen liburu baten irakurketa jarraitua, eta «egun seinalatu» horren bueltan izango da, urrian zehar alegia, itxi gabe dagoen hitzaldi zikloa. Izan ere, hainbat hitzaldi antolatuko dira, Martin Ugalde eta haren lana aztertu eta gizarteratzeko asmoz: literaturan, kazetaritzan, politikan, Egunkarian Ugaldek egindako ibilbidea eta haren ekarpena.

Beste ekimen batzuk ere egingo dira urtean zehar, hala nola 2019ko Martin Ugalde beka ematea; haren izena daraman ipuin sariketaren edizio berezia edo Hondarribian eta Andoainen ikusiko den erakusketa, besteak beste. Martin Ugalderen bizitza eta bere ekarpena biltzen dituen erakusketa maiatzaren 27ean inauguratuko da Hondarribiako Arma plazan, eta Andoainen, berriz, azaroan ikusi ahal izango da, azaroaren 5etik abenduaren 4era, Bastero Kulturgunean. Ondoren, panelak Martin Ugalde kultur parkean geratuko dira jendaurrean.

Publicidad

Izan ere, ertz askotatik begiratu behar zaio horrenbeste ikusi, bizi, kontatu eta egin zuen gizonari. Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu duen bezala, XX. mendeko gertaera nagusien lekuko izan zen, eta askotan eragile: «Euskal pizkundea; matxinada, gudua eta diktadura; euskararen debekua; erbestea eta herrimina; itzulera; literaturaren berpizkundea; euskararen batasuna; euskal prentsaren sorrera; familia politikoaren haustura...». Eta kinka horietan guztietan hobetsi zituen «askatasuna eta zubigintza».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad