Les Luthiers taldeak agur esan du 50 urteren ostean
Talde argentinar mitikoko Carlos López Pucciok eta Jorge Maronnak erretiroa hartzea erabaki dute eta aro bat amaiera eman
Sábado, 7 de enero 2023, 11:07
Les Luthiers talde argentinarrak oholtza utziko du azken 55 urteetan umorea eta musika inork baino hobeto uztartu ostean, ohar bitartez jakinarazi dutenez. Aurrez, hala ere, zaletuek azken gozatua har dezaten bira bat egingo dute. Lehenik euren herrian izango da, Argentinan, ostean latinoamerikan zehar arituko dira eta azkenik Europara egingo dute jauzi, tartean Espainian emankizunak eskainiz.
Publicidad
Hedabideei helarazitako testuan azaltzen dutenez, erabakiaren arrazoi nagusia kide beteranoenen adina da. Izan ere, Carlos López Pucciok 77 urte beteko ditu eta Jorge Maronnak 75. «Oso bizi sentitzen gara, eta artistikoki gure unerik onenean gaudela uste dugu; baina 80ko hamarkadara hurbildu ahala, gure gihar eta artikulazioek laster eragozpenak agertzen hasiko zaizkigula aurreratzen digute», adierazi dute.
Zehazki bira urtarrilaren 12an hasiko da Buenos Aireseko Opera antzokian 'Más tropiezos de Mastropiero' ikuskizunarekin. Tourrak Mexikon, Kolonbian, Costa Rican, Txilen, Uruguain eta Espainian jarraituko du 2023an.
«Mende erdi bat baino gehiagoko bira eta aurkezpenen ondoren, gure helburuak lortu ditugula sentitzen dugu; beraz, (Carlosek eta Jorgek) gure ikusleei agur esatea erabaki dugu, gure azken estreinaldiarekin, munduaren inguruko hainbat hiritan Despedida Bira eginez», dio testuak.
Les Luthiers taldearen umore zuri eta adimentsuak sari ugari jaso ditu, besteak beste, 2017an Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Saria. Musika genero klasiko eta herrikoien parodiak umorezko antzerki eszenekin konbinatzeagatik egin zen ezagun taldea, haiek sortutako letra, musika eta moldaketekin harilkatuta.
Publicidad
Les Luthiers talde argentinarrak ibilbidea 1967an hasi zuen Gerardo Masana, Marcos Mundstock, Jorge Maronna eta Daniel Rabinovich kide zituela. Ordutik aldaketa eta gorabehera mordoa izan dira, baina 1971tik 2015era oholtzara igotzerakoan lauei Carlos López Puccio, Carlos Núñez Cortés eta Ernesto Acher ere gehitu zitzaizkien. Azken honek, baina, 1986an utzi zuen Les Luthiers. Horretaz gain hiru kide hil dira urte hauetan, Massana 1973an, Rabinovich 2015ean eta Mundstock 2020ean, hurrenez hurren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión