'Hil kanpaiak' luzmetraiaren

Literaturatik zinemara

Durangoko azoka ·

Liburuak film bilakatzean aurkitu dituzten arazoen inguruan ariko dira Durangon hainbat idazle, gidoilari eta zinemagile

nahikari cayado

Viernes, 3 de diciembre 2021, 07:37

Pantailara eraman diren eleberrien kopurua -telebistara zein zinemara- kalkulaezina da. Maisulanek eta egoki-tzapen kanonikoek karteldegia partekatzen dute gure oroimenean beste hainbeste arrakasta zein porroten artean, eta zergatik ez esan, izena besterik parteka-tzen ez duten proiektuekin batera. Izan ere, paperezko istorio bat ikus-entzunezkora eraldatzeko unea oso urrats delikatua da, emaitza zein izango ote den jakin-minaren eta beldurraren artean eztabaida sakonean murgiltzen delarik. Baina zer galtzen edo zer irabazten da liburu baten egoki-tzapena egiten denean? Noiz esan daiteke liburuak gaizki egokitu direla filmetara? Edo are, ba al du zentzurik liburu baten eta film baten arteko alderatzeak? Horren guztiaren gainean eztabaida interesgarria izango da entzungai Durangoko Azokan abenduaren 3an egingo den mahainguruan. Gai horri buruz asko dakiten adituak izango dira bertan, hala nola Aizpea Goenaga antzezle eta zuzendaria, Joanes Urkixo gidoilaria eta Unai Elorriaga idazlea.

Publicidad

Hiru sortzaileek argi daukate: egokitzapen on batek gidoiaren analisi-lan zehatza eskatzen du. «Liburuek eta filmek berezko hizkuntza, denbora eta espazio propioa dute, ez da gauza bera liburuan idaztea, zuk nahi bezain beste luza baitezakezu, edo ikus-entzunezko batean dena kondentsatzea», azaltzen du Urkixok. Izan ere, eta bere esperientziari erreparatuta, idazle eta gidoilari horrek ondo daki film batean aurki daitekeen informazio kantitatea askoz ere txikiagoa dela gai berari buruz liburu batean idatzita ager daitezkeen datuak baino.

Bilbotarrarekin bat dator Goenaga zinema zuzendaria, eta hala arrazoitu du: «Komunikatzeko bi modu erabat desberdinak dira. Obra zinematografiko batek duen narrazio-erakusketa liburu batena baino txikiagoa da, eta horrek, batzuetan, osagai asko ezabatzera behartzen gaitu». Film bat kontakizun itxi eta sinplea da, ez dio irudimenari toki askorik uzten; liburu batean, aldiz, aipuak, eranskinak, orri-oinak, oharrak, kontraesanak edota irakurketa paraleloak, beste hainbesteren artean, sar daitezke.

Zinemagile donostiarra Bernardo Atxagaren 'Zeru horiek' (Erein) eleberrian oinarritu zen izen bereko filma grabatzeko orduan, Nagore Aranburu, Joseba Apaolaza edota Loli Astoreka bezalako aktoreekin batera. «Guztira hiru nobela egokitu ditut, baina bakarra atera da momentuz, eta oso pozik nago erantzunarekin», dio. Prozesua ez zen erraza izan. Aitortu duenez, Atxagaren liburua irakurri bezain laster irudikatu zuen istorioa zinemako pantailan, baina uste baino gehiago kosta zitzaion egokitzapena egitea. Zergatik? Lengoaia zinematografikoagatik. «Istorio batean irakur daitezkeen emozioak irudietara eramatea oso zaila da, batez ere barrukoak badira. Hau da, eztabaida bat ikusi egiten da, bai. Baina nola transmititzen diozu ikusleari pertsonaia baten barne konfliktoa? Eta are gehiago, 90 minututan. Erronka bat izan zen, baina oso polita», adierazi du Goenagak.

Prozesu osoan barrena, Atxaga bera izan zuen bidelagun: «Aldaketak egin behar nituenean berari galdetzen nion, eta, jakina, berak gidoian egokia ez zen zerbait ikusten zuenean, aldatu egiten genuen».

Ona eta leiala

Hitzetatik irudira pasatzearen zailtasunez ere jakitun da Urkixo. Bera izan da 'Hil Kanpaiak' filmaren gidoilaria, Miren Gorrotxategi Azkuneren '33 ezkil' (Elkar) nobelan oinarrituta dagoena. Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon González antzezleek dihardute lanean. Film horretan antzeman daitekeen bezala, izenburua bera ere aldatu behar izan zitzaion nobelari. Honela dio Urkixok: «Kasu honetan, ezin zen liburuaren adaptazioa %100ean egin. Eleberria 33 kapitulutan banatuta dago, hortik izenburu-aldaketa, eta orainaldian eta lehenaldian jokatzen du idazleak. Hori zinemara transladatzea ezinezkoa da».

Publicidad

'Un poco de chocolate' filmea 'SPrako tranbia' eleberrian oinarrituta dago.

Urkixoren ustetan, bi alderdi izan behar dira kontuan eleberri bat ikus-entzunezkora egokitzerako orduan: film ona egitea edo liburuarekiko leiala izatea: «Azken finean bi sorkuntza ezberdinez hitz egiten ari gara. Idazleak ez du film bat egiteko begiradarekin idatzi behar bere eleberria. Eta zinemagileak liburuaren istorioa osotasunean errespeta-tzen badu, askotan ikusi izan den moduan, filma ez da ondo irtengo».

Adibide moduan, Stanley Kubrick zuzendariak gidatutako 'Distira' (The Shining) filma jartzen du Urkixok, Stephen King idazlearen eleberrian oinarrituta dagoena. Dioenez, Kubrick ez zen guztiz leiala izan liburuan kontatzen zen istorioarekin. «Koherentzia bilatu zuen zinemagileak. Nahiago zuen film on bat egitea, eleberriaren espiritua mantenduz, liburuarekiko leialtasuna mantentzea baino».

Publicidad

Letren eta irudien arteko egokitzapenaren testigu izan da Unai Elorriaga idazlea ere. Berak 2001ean idatzitako 'SPrako tranbia' nobelan oinarrituta egin zuen Aitzol Aramaio zuzendariak 'Un poco de chocolate' filma. «Itzelezko poztasuna hartu nuen. Zinema zuzendari batek zure liburua irakurri ondoren haren inguruko film bat egin nahi izatea, idazle bati gerta dakiokeen gauzarik onena da. Azkenean, ordu eta diru mordoa inbertitu behar ditu bertan, eta hori benetan gustatu zaion seinale da». Baina, aldi berean, sentsazio gazi-gozo batek jo zuela aitortu du Elorriagak: «Banekien ez zela nik buruan irudikatu nuen bera izango, eta horrek beldur apur bat ere ematen du».

Izan ere, gutako nor da albokoaren burmuinean sartzeko gai? Bakoitzak modu batera edo bestera irudikatzen ditugu gure ideiak eta istorioak. Hori da, hain zuzen, liburuetako letrek sortzen duten magia, zinemara eramatean galdu egiten dena. «Liburuan kapitulu batean azaltzen duzun guztia, pantailan minutu batean ager daiteke. Eta idazleak garrantzi handia ematen dion gauza bat, ikusleen aurrean oharkabean pasatzen da. Eta horrek frustrazioa eragin dezake, baina azkenean oso esperientzia polita da», adierazi du idazle bilbotarrak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad