Las diez noticias clave de la jornada

Walt Whitman eta William Butler Yeats Munduko Poesia Kaierak bildumako 41 eta 42 zenbakiak

Juan Kruz Igerabidk idazle irlandarra itzuli du eta Whitman Josu Goikoetxea. Susa argitaletxeak argitaratu ditu biak

M. I.

Lunes, 11 de abril 2022, 14:45

Bi izen handi, bi klasiko, iritsi dira Munduko Poesia Kaierak bildumara 41 eta 42 zenbakiekin: Walt Whitman estatubatuarra (1819-1892) eta William Butler Yeats irlandarra (1865-1939). Ostegunean aurkeztu zituzten bi liburuak Susa argitaletxearen baitako bildumaren editore Isabel Etxeberria Ramírez eta Maialen Berasategi Catalán bildumaren editoreek, eta bi itzultzaileek: oraingoan Yeats euskaratu duen Juan Kruz Igerabide eta Whitmanen 30 bat poema euskaratu dituen Josu Goikoetxea.

Publicidad

Biak ere hain oihartzun handikoak izanik, lehendik izan dira euskarara ekarriak, eta itzultzaileen zerrendari erreparatzea nahikoa da ikusteko asko estimatzen dituztela zenbait euskal idazlek. Yeats-i dagokionez, saileko gainerakoak bezala 64 orrialde dituen liburuan haren ia beste horrenbeste poema irakur daitezke. Isabel Etxeberria Ramirez editoreak hitzaurrean idatzi duenez, «Juan Kruz Igerabideren itzulpenak bikain jasotzen du Yeatsen bertso-lerroen kadentzia eta sonoritatea».

Maialen Berasategi Catalenek ere izan ditu gogoan bere hitzaurrean Whitman aurretik euskaratu duten idazleak, Txomin Artolaren 'Belar-hostoak' 1978ko diskoa ahaztu gabe. Oraingoan, bere hitzetan, «kaier hau Walt Whitmanen luze-zabalen erakusgarri osoxeago bat ematera dator, Josu Goikoetxearen itzul-lan bizia dela oraingoan mediante».

Munduko Poesia Kaierak Susa argitaletxeak Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen duen poesia bilduma da. 2014ko martxoan abiatu zen proiektua eta bertan mundu zabaleko poeten lanak biltzen dira euskaraturik. Urtero 64 orrialdeko 6 kaiera (autoreen antologiak denak) argitaratzen dira: 3 udaberrian eta 3 udazkenean. 2018az geroztik, 4 kaiera argitaratzen dira urtean: 2 udaberrian eta 2 udazkenean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad