Lander Aranberri eta Iñaki Sagarna. Elkar

XX. Tene Mujika beka abian

Lanak aurkezteko epea abenduaren 14an amaituko da, ebazpena urtarrilaren 16an jakinaraziko da eta laguntza 8.000 eurokoa izango da

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 19 de septiembre 2025, 12:37

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak 20. Tene Mujika abiatu dute, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz. Bekak, 2025eko edizio honetan 8.000 euroko dirulaguntza emango du -iazko edizioa izan zen kopuru berria streinatu zuena, lehenago 6.000 eurokoa zen-, eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 14an bukatuko da, sustatzaileek jakinarazi dutenez.

Publicidad

Tene Mujika palmaresa

  • 2025: Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri.

  • 2024: Mikel Soto.

  • 2023: Alaitz Melgar, 'Josefa, Neskame'.

  • 2022: Jon Artano, 'Anderik Ande'.

  • 2021: Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalar 'Amatasun disidente eta feministak'; eta Jon Abril 'Ezkutatutako eskuak'

  • 2020: Iñigo Lopez Simon, 'Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa'

  • 2019: Eneko Aizpurua, 'Bidasoan gora'

  • 2018: Kattalin Miner, 'Moio'

  • 2017: Jon Alonso, 'Naparra' kasua

  • 2016 Miren Garate, 'Ekonomia krisiaren eraginak'.

  • 2015 Josu Martinez, 'Presoaren betebeharra'.

  • 2014 Ainara Gorostitzu, 'Aldamenekoa'

  • 2013 Pako Aristi / Mikel Markez, 'Plazer bat izan da, Benito!'

  • 2012 Mikel Garcia, 'Zeluloidezko begiradak'

  • 2011 Imanol Murua, 'Loiolako hegiak'

  • 2010 Alberto Barandiaran, 'Postkronikak'

  • 2007 Ramon Olasagasti, 'Mendiminez'

  • 2006 Xabier Gantzarain, 'Zuloa'

Euskal Herriaren azken 50-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitezke (biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak). Lana jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko da, eta aurrez argitaratu nahiz saritu gabea. Ostean, Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak proiektuak aurkeztu eta urtarrilaren 16an jakinaraziko du bere erabakia. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.

Sortu zenetik, hainbat dira bekari esker argitaratu diren lanak. Azken sarituak Iñaki Sagarna (Deba, 1995) eta Lander Aranberri (Deba, 1996) izan ziren euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertuko duen 'Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean' izenburua duen proiektuagatik. Haienaren aurretik helduko da, hori bai, XVIII. deialdian epaimahaiak hautatu zuen Mikel Sotok Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektua. Orain arte kaleratutako azkena Alaitz Melgarren 'Josefa, Neskame' izan da.

Urtebeteko epea

Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko, baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu. Dibulgazio lanak bezala egin daitezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

Parte hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuan: idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emandako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere; idatzi nahi duen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa. Proiektuak abenduaren 9ra arte bidal daitezke artxiboa@deba.eus helbidera.

Publicidad

Bekako diru kopuruaren erdia izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan, lehen erdia jasotzen duenetik urtebetera, hain zuzen ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad