Borrar
Lander Aranberri eta Iñaki Sagarna. Elkar
Euskaldunek Israel-Palestina auziarekiko izan duten bilakaera aztertzeko beka
XIX. Tene Mujika Saria

Euskaldunek Israel-Palestina auziarekiko izan duten bilakaera aztertzeko beka

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlarien proposamena hautatu du epaimahaik eta urtebeteko epea izango dute

Jon Agirre

Donostia

Martes, 14 de enero 2025, 11:35

Euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertzen duen proiektua hautatu du Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Tene Mujikaren XIX. deialdiko saritu bezala. Orain urtebeteko epea izango dute ikerketa-lana gauzatu eta emaitza aurkezteko. Dena ondo bidean, laster aurkeztuko du Mikel Sotok Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektua. Orain arte kaleratutako azkena Alaitz Melgarren 'Josefa, Neskame' izan da.

Zehazki, 'Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean' du izenburua ikerlarien proiektuak eta bertan aztertu nahi dute euskal mugimendu abertzaleak («bere espresio politiko desberdinetan» aurreratzen dute) nola ikusi izan duen gatazka hori, Israelgo estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. «Arreta berezia eman nahi zaio kultur munduari; izan ere, hebreeraren biziberritzeak lilura eta jakin-min galantak sortu zituen garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mugimenduak ere», aurreratu dute ohar bitartez.

Iñaki Sagarna (Deba, 1995) Historian graduatua eta masterduna da, eta ikerketak egiteko hainbat sari eta laguntza jaso ditu. Lander Aranberri (Deba, 1996) Zuzenbidean graduatua da, Abokatutzan eta Nazioarteko Ikasketetan masterduna, eta hainbat argitalpenetan nazioarteko gaietan kolaboratzen du.

Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek.

Hurrena, Jon Mirande

Iazko deialdian hautatu zuen Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Sotoren 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' egitasmoa. Bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.

Bere iritziz «Mirande oso argi potentea da euskaldunontzat hain iluna izan zen XX. mendeko erdialdean eta, potente izateaz harago, Mirandek oso argi seduktorea irradiatzen» du eta haren bizitzari buruz «asko, gehiegi, dakigu» hari buruz, baina «ez dakigu» zer egin informazio horrekin. Hartara, ikerketa-ildo honekin «1948. urtean Telesforo Monzonen edota Jon Lostauren aurrean jeltzale, demokrata eta 'kristotar'» bezala aurkeztu eta «biolentoki aldatzear» den egileaz gehiago azaldu nahi du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaldunek Israel-Palestina auziarekiko izan duten bilakaera aztertzeko beka