Las diez noticias clave de la jornada
EFE

Orhan Pamuk 'Las noches de la peste' aurkeztuko du Bilbon

Nobel sariduna apirilaren 18an izango da Azkuna Zentroan azken eleberriari buruz aritzeko

DV

Miércoles, 13 de abril 2022, 15:24

Orhan Pamuk 2006ko Literaturako Nobel saridunak 'Las noches de la peste' izenburuko azken eleberria aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan apirilaren 18an. Idazle turkiarrak iraganeko pandemiei buruzko ikerketa egiten du liburuan, eta zentroko auditoriumean haren sormen prozesua izango du hizpide, Idoia Jauregi kazetariarekin solasean.

Publicidad

«Biziraupen eta borroka istorioa da, non protagonistek aurre egin behar dieten berrogeialdiaren debekuei eta ezegonkortasun politikoari. Giro itogarriko kontakizun epiko liluragarria, non matxinada eta hilketa batera agertzen diren askatasun irrikarekin, amodioarekin eta ekintza heroikoekin. Iraganera begirada, ezinbestez orainaldiarekiko paralelismoak sortzen dituena», azaldu dute Azkuna Zentrotik.

Pamuk 2016an hasi zen 'Las noches de la peste' idazten eta pandemia betean amaitu zuen. Bertan, mende nahasi baten hasierara eta izurri bubonikoa oraindik mehatxu beldurgarria den mundu batera eraman ditu irakurleak, iragana birsortzen duen kontakizun baten bidez, medikuntza, epidemiei buruzko literatura eta historia bezalako erreferentzia eta iturriez hornituz.

'Las noches de la peste'

Egilea: Orhan Pamuk.

Eleberria: 'Las noches de la peste'.

Data: Apirilak 18, 19.00etan.

Lekua: Bilboko Azkuna Zentroa.

Hitzordua Gutun Zuria Bilbao Azkuna Zentroko Nazioarteko Letren Jaialdiaren baitan kokatzen da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin, aurretik www.azkunazentroa.eus webgunean izena emanda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad