Juantxo Lusa

Mariano Ferrer omendu eta haren legatua «bizirik mantentzeko» liburua aurkeztu dute

'Mariano Ferrer: Kazetaritza eta konpromisoa' plazaratu du Erein argitaletxeak kazetaria omentzeko egindako Udako Ikastaroen edukia oinarri izanda

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 22 de junio 2023, 16:47

Mariano Ferrer kazetari donostiarra omentzeko eta haren legatua «bizirik mantentzeko» 'Mariano Ferrer: kazetaritza eta konpromisoa' (Erein) liburua aurkeztu dute ostegun honetan. Testuaren oinarria kazetari donostiarra hil eta hiru urtera, 'Mariano Ferrerren legatua' taldeak antolatutako 'El periodismo político como compromiso social y ético. Mariano Ferrer' izeneko ikastaroa da.

Publicidad

UPV/EHUko Udako Ikastaroen baitan izan zen eta Elixabete Garmendia liburuko koordinatzaileak zehaztu bezala «hamabi hilabete geroago hango emaitza» plazaratu dute, ikastaroko egitura jarraituz antolatuta. Interbentzioak euskaraz zein gaztelaniaz izan ziren eta hala argitaratu dira, apenas aldaketekin.

Liburuko koordinatzaileak iritzi du liburua «kazetaritza eskoletarako material bikaina» dela, baina publiko zabalarentzat ere «irakurgai oso interesgarria dela, batez ere herri honen historia soziopolitikoaren baitan».

Batetik, UPV/EHUko uda ikastaro baten baitan antolatua izan zen heinean, ponentzia akademikoak daude, besteak beste Pilar Rodríguez, Txema Ramirez de la Piscina, Pedro Ibarra edo Ramón Zallok eskainitakoak. Lehen biek, gaingiroki esanda eta bakoitzak bere aldetik, Ferrerren «kazetaritza metodoa» azaltzen dute batez ere; aldiz azken biek «analista politiko gisa» aztertzen dute.

  • Koordinatzailea: Elixabete Garmendia

  • Parte-hartzaileak: Sabino Ormazabal, Txemi Apaolaza, María Pilar Rodríguez, Txema Ramirez de la Piscina, Ramón Zallo, Pedro Ibarra, Pilar Kaltzada, Imanol Murua, Leire Iturregi, Karlos Ordóñez, Martxelo Otamendi, Bernardo Atxaga eta Elixabete Garmendia.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Bilduma: Lekuko, 18.

  • Orrialdeak: 152.

  • Prezioa: 20 euro.

Akademikoez gain, kazetari donostiarraren alderdi pertsonalagoari heldu zioten hitzaldiak ere jasotzen dira liburuan. Esaterako, Karlos Ordóñezek SOS Racismorekin izandako kolaborazio eta urte horietan izandako «istorio politak» kontatzen ditu, Martxelo Otamendik kazetari bezala izandako «sendotasuna eta sinesgarritasuna» azpimarratzen ditu eta Bernardo Atxagak erretratua marrazten du «Ferreren ahotsetik, ezaugarri esanguratsutik hasita».

Publicidad

Pilar Kaltzadak gidatu eta Leire Iturregi eta Txema Ramirez de la Piscinak parte hartu zuten mahai ingurua ere liburuan da, «Ferrerren garaitik egun arte kazetaritzak izan duen bilakaeraren analisia», baita ikastaroan zehar Martxelo Otamendik botatako erronkari erantzunda, «Mariano Ferrerren biografia idatzi behar da», Sabino Ormazabalek bildutako zenbait apunte biografiko. Liburua Pedro Ibarra eta Ramón Zallok sinatutako epilogoak eta Carmen Rizo eta Esther Ferrerrek sinatutako esker hitzek osatzen dute.

Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreak azaldu bezala «Mariano Ferrer kazetariaren hainbat ezaugarri eta haren ekarpenak izan zituzten mintzagai, orain liburuan irakur daitezkeenak» eta oso pozik azaldu da argitalpenagatik. «Gure aldetik ohore bat da honelako liburu bat gure katalogo eta fondoan izatea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad