Liburu bana ekarri diote Arian sailari Andoni Tolosak eta Miren Agur Meabek
Tolosaren 'Maleta bat igogailuan' A1 mailako ikasleei zuzentzen zaie, eta euskaltegi giroko istorioa dakar. A2ko ikasleentzat idatzi du Miren Agur Meabek fantasia puntua duen 'Elurraren promesa'
n. azurmendi
Lunes, 7 de noviembre 2022, 17:31
Elkar argitaletxeak euskara ikasten ari direnen beharrak aintzat harturik sortu zuen Arian sailari bi lan berri ekarri dizkiote Andoni Tolosak eta Miren Agur Meabek: hurrenez hurren 33.a eta 34.a diren 'Maleta bat igogailuan' eta 'Elurraren promesa'. Gainerakoek bezala, disko-liburua dute, baita ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi labur bat ere.
Publicidad
Oraingoan, euskalduntzeko bidean lehen urratsak egiten ari direnei zuzenduta daude liburuak: A1 eta A2 mailetako ikasleei. Astelehen Donostian egindako aurkezpenean bi idazleek adierazi zuten ez dela erraza maila horietako ikasleek dituzten ezagutza eta baliabideetara egokituta idaztea, «sinplekerietan hasi gabe eta euskara zainduz». Biek eman zuten nahiko bereziak diren liburuok sortzeko jarraitu duten prozesuaren berri. «Idazten hasten naiz eta izaten dut premisa moduan erraza iatea baina literaturtasuna galdu gabe, erraza izatearren ez da infantilizatu behar». Erraza bai, alegia, baina errazkerian jausi gabe. Sail honetan, bestalde, garrantzi handia dute ilustrazioek, eta oraingoan Iñaki Martiarena 'Mattin'-ek jarri dizkio irudiak Tolosaren liburuari, eta Iñaki Landak Meaberenari.
Euskaltegia eta Erdi Aroa
Idazle, kazetari eta esatari ez ezik euskaltegiko irakasle ere baden Andoni Tolosa 'Morau'-k ondo ezagutzen duen munduan kokatu du 'Maleta bat igogailuan'. Protagonista «joan zen euskaltegira, matrikulatu zen, sartu zen, asko urduritu zen, eta sentitzen zuena eguneroko batean jasotzea pentsatu zuen». Hortaz, liburua da 0tik hasi eta pixkanaka euskara ikasten eta euskal kulturara eta izaerara hurbiltzen doan Hektorren, ikaskideen eta haien inguruan dabiltzan beste hainbaten urtebeteko bizipenen kronika. Multzo horretan, aipamen berezia izan du Tolosak irakasleen «gremio nahiko gaizki tratatua»-rentzat.
Maila bat gorago daudenentzat idatzi du Miren Agur Meabek 'Elurraren promesa'. Ulergarritasuaren mesedetan, metaforei uko egin behar izan die, lokailuren batzuei ere bai, baina ez dio muzin egin fantasiari, «distopia moduko bat» sortu baitu. Protagonista Ines da, ostatu batean lan egiten duen Arte Ederretako ikaslea. Halako batean, txanda amaitu eta gero bizikleta hartuko du etxera bueltzatzeko. Hasiko da elurra, izango du istripu bat eta «esnatzean ez da egongo herrian, baizik eta Erdi Aroan, Inexa bihurtuta». Bere jatorrizko etxera eta garaira itzuli ahal izateko «bizitza oso bat pasatu beharko du» gauza gogorrak gertatzen zaizkion mundu zahar hartan eta, joanekoan bezala, itzulerako bidaian ere elurra izango da giltza.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión