

Secciones
Servicios
Destacamos
n. a.
Sábado, 1 de octubre 2022, 17:58
Hirugarren aldiz, Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den 'Xabiroi' aldizkaritik album formatuko bildumara egin dute jauzi Haur Besoetakoak eta konpainiak. 'Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi', alegia, aste honetan aurkeztu dute Donostiako Elkar liburu dendaren Komiki Txokoan Unai Iturriaga eta Alex San Vicente 'Sanvi' egileek, 'Xabiroi' aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk.
'Haur Besoetakoa. Litxarrerien jauna' (2014) eta 2018ko 'Haur Besoetakoa. Paristik datorren artista'-ren ondotik heldu da hirugarren hau. HB, «litxarrerien eta bideo jokoen merkatu klandestinoaren nagusia», eta bere 'alter ego' Lo-Li-Ta ez daude momenturik onenean. Aimek (aita eta amek) Haurren Hiria hartu dutenez, ihes egin beharrean daude, Aimassad (Aimen zerbitzu sekretuak) atzetik dutela. Itsasoa irudiko zaie ihesbiderik onena, baina gauzak ez dira batere errazak izango, eta munduan barrena ibili beharko dira, iheska.
Erreferentzia literario eta zinematografikoz betetetako sailak eszenatoki berria du: «Lehenengo bi bildumetan hiri itxi batean kokatutako istorioak agertu badira, oraingoan mundu zabalera jauzi egingo dute HBk eta Lo-Li-Tak». Hirugarren hau, gainera, «askeago eta abentura gehiagorekin dator, komedia korrosiboari eta kritikari eutsiz, eta irakurketa maila desberdin eta anitz gordez».
Pertsonaiak sortu zirenean, 2007an, ez zekiten zenbat iraungo zuten. 15 urte beteta, Dani Fanoren ustez «euskal komikigintzaren Asterix eta Obelix bilakatu dira, pertsonaia mitikoak». Koldo Tellituren aburuz, alegia, helduen munduaren kontrako borrokalariok «abenturaz abentura, gure bihotzak irabazi dituzte».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.