Uxue Razquin eta Josu Zabaleta, 'Azken amazona' itzulpenaren aurkezpenean. Félix Morquecho
Nina Almberg | 'Azken amazona'

XVI. mendeko mitoa deskubritzeko eta mitoak egindako 'bidaia' uztartzen dituen eleberria

Josu Zabaleta itzultzaileak Nina Almberg egilearen 'Azken amazona' (Erein) ekarri du euskarara

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 29 de enero 2024, 16:34

Bi «bidaia paralelo» uztartzen ditu 'Azken amazona' (Erein) eleberri laburrak, batetik idazleak «kalean zegoen mitoaren atzetik egindakoa» eta XVI. mendean izan zen ustezko gertakari hark «belaunaldiz belaunaldi» egin duena, Josu Zabaleta itzultzaileak astelehen honetako aurkezpenean azaldu duenez. Uxue Razquin editoreak Nina Almberg autorea bera zitatuz adierazi duenez lehen eleberria hau «fikzio dokumentatua» da eta «mitologia eta errealitatearen artean» koka daiteke.

Publicidad

Kapitulu laburrak testigantzez osatuak daude eta abiapuntua XVI. mendean espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde batekin topatu zirenekoa da. «Aurre egin behar izan omen zieten eta mitoetan jasotzen zen amazona deitzen zen emakume gudari horren figura» zen, editoreak azaldu duenez. Berpizkunde garaian jada badira amazonei informazio eta liburuak eta Zabaletari harrigarria egin zaio inork hauek ez lotu izana 'Icamiaba' izena jasotzen duen Pará inguruko emakume taldearekin.

Prozesua Almberg-ek ikasketak amaitzerakoan hasi zuen Brasilera, zehazki Belem eskualdera, oihal-ontzi batean egindako bidaiarekin. Zaldunen liburuetako mito horrek kalean zuen aldaera ezagutu zuen «kalkatua, fotokopia» eta horri bueltaka geratu omen zen. Hala, eleberria Icamiaba talde horri buruzko «informazio bilketa» da, emakumezkoena zena eta dirudienez gizonezkoengandik aparte bizi zena. Egilea «liluratua» geratu omen zen enkontru horrekin eta liburua ondu aurretik audio-dokumentala egiteko lanketa heldu zen. «Brasilera joan zen eta bertakoak elkarrizketatu zituen informazioa eta bertsioak biltzeko». Razquinek adierazi duenez «ahots aniztasun horrekin emakume boteretsu horien historia» osatzen du, izan ere garrantzitsuena bere aburuz ez da existitu ziren ala ez, «belaunaldiz belaunaldi mito hor nola eraiki den eta bertako gizon eta emakumeen errealitatea nola zeharkatu duen» baizik.

'Azken amazona'

  • Egilea: Nina Almberg.

  • Itzultzailea: Josu Zabaleta.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 144.

  • Prezioa: 18 euro.

Liburua ontzeko bidean lortutako informazioa andana izan bada ere, hainbat misterio argitu gabe geratu dira -tartean mitoa izanda, normala ere-. Esaterako urtean behin gizonezkoekin bildu ostean alaba izanez gero hauei oparitzen zitzaien 'muirakita'. «Mitoak dio ilargiaren aintziran aurkitzen zutela, baina Brasilen ez dago hori egiteko materialik, hurbilen Karibe dago. Beraz nola iristen zen hara?», azaldu du Zabaletak.

Almberg-en lehen eleberri honen berri Marseillako liburuzain bati eskerrak izan zuen. «Asko mailegatu zela eta jendea txundituta geratu zela esan zidan». Editorearen bitartez ezagutu zuen Zabaletak ere eta inmertsio lana egin behar izan zuen haren elkarrizketa eta testuetan idazkerari eta autoreari buruz gehiago jakiteko. «Pista interesgarriak ematen ditu», kontatu du. Iaz, 2023an, kaleratu zuen oraingoz azkena dena, 'Pour Suzanne'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad