Borrar
Iñaki Zapirain ilustratzailea eta Goiatz Labandibar idazlea, Errenteriako Lekuona Fabrikako liburutegian aste honetan egin den aurkezpenean. denonartean

'HIZKIEN ALDE. Manifestua', irakurtzearen eta idaztearen aldeko aldarrikapena

Denonarteanek argitaratu duen albumeko testuak Goiatz Labandibar Arbelaitzek idatzi ditu, eta ilustrazioak Iñaki Zapirain Retegik egin ditu

Asteazkena, 30 martxoa 2022, 15:41

Comenta

Haurrei zuzendutako liburu oso zainduak aurki daitezke Denonartean argitaletxe nafarraren katalogoan, non tarte zabala duten album ilustratuek. Berri bat aurkeztu dute aste honetan bertan Errenteriako Lekuona Fabrikako liburutegian. 'HIZKIEN ALDE. Manifestua' du izenburua, eta haurrei zuzendutako manifestua da, irakurtzearen eta idaztearen aldeko aldarrikapena, funtsezko hainbat galdera planteatzen dituena: zer da idazle izatea? zer da irakurle izatea? zein da idazlea? zein irakurlea?

Goiatz Labandibar Arbelaitz idazle oiartzuarrak eta Iñaki Zapirain Retegi ilustratzaile errenteriarrak osatu dute gogoeta horiek guztiak bere baitan hartzen dituen albuma. Argitaletxeak ohar baten bidez zehaztu duenez, «era ludiko eta gozagarri batean haurrak ahaldundu nahi ditu irakurle eta idazle badirela senti dezaten». Liburua haurrentzako pentsatuta egon arren, «aldarrikapenak adin guztiak gainditzen dituela argi dugu. Denentzat da baliagarria», adierazi zuten aurkezpenean.

Albumaren azala.

Liburua bi zatitan banatuta dago. Hasieran «irakurlearen aldeko dekalogoa» dago eta ondoren, idazlearen aldekoa. «Esaldi bakoitza aldarrikapen bat da», hain zuzen ere. «Baliagarriatasun hezitzailea» ere badu albumak, «haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten den lanari bultzada, aitortza eta laguntza» eskaini nahi baitio.

Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985), Kazetaritzan lizentziatua eta komunikazio arloan lan egindakoa, helduentzako literaturan ibili da orain arte. Idatzi ditu narrazio-liburuak ('Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak'; 'Fotogramak'; 'Hori zen dena' eta 'Amez'), poesia ('Interpretazioak g minorrean') edota antzerki gidoia ('Salaketa'), eta hau du haurrentzako lehen liburua.

Iñaki Zapirainentzat (Errenteria, 1982) erabatekoa da estreinaldia, hau baita ilustratzaile gisa argitaratu duen lehenengo lana. Collage teknika erabili du, lehengaiak liburuak eta testuak izan direlarik eta, horrenbestez, «hein batean, album ilustratu hau metaliteratura ere bada». Zapirain

Arte Ederretan lizentziatua da eta irakasle ikasketak egindakoa. Ikus-entzunezko munduan lanean aritu ondoren, irakaskuntzan dihardu gaur egun Orereta Ikastolan. Horrez gain, hainbat unitate didaktikoren egilea da (Asmoz Fundazioarekin Tribuaren Berbak eta Hizkuntzarekin jolasean; eta AEK eta EHIrekin Korrika 21 eta 22ko unitate didaktikoak).

Labandibarrek eta Zapirainek behin baino gehiagotan egin dute lan elkarrekin. Esaterako, Korrika 21 eta 22ko unitate didaktikoetako ipuinaren idazlea Labandibar izan da, eta Zapirainek egin ditu 'Hori zen dena' (Alberdania) eta 'Amez' (Alberdania) liburuen azalak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'HIZKIEN ALDE. Manifestua', irakurtzearen eta idaztearen aldeko aldarrikapena

'HIZKIEN ALDE. Manifestua', irakurtzearen eta idaztearen aldeko aldarrikapena