Haur eta gazteekin idazketa eta irakurketa lantzeko bi liburu
1545 argitaletxeak 'Pello Añorgaren 'Liburua' eta Yolanda Arrietaren 'Memoria berriak' aurkeztu ditu
Ez egun gutxitan, haur eta gazteen irakurzaletasuna mintzagai izaten dugu. Maiz iritziz pantailari lotuak direla, ez dutela irakurtzen, maila baxua dutela... Aurreiritziak, beti ez zuzenak, asko dira. Horien aurrean «haur eta gazteekin idazketa eta irakurketa lantzeko beharra» aldarrikatu du 1545 argitaletxeak bi libururen bitartez: 'Pello Añorgaren 'Liburua' eta Yolanda Arrietaren 'Memoria berriak'. «Ez da bi liburu pilatu zaizkigulako, apropos elkarrekin aurkeztea ikusten genuen egoki», azaldu duen Xabi Salaberriak bien arteko lotura azpimarratuz.
Publicidad
Irakurleak nabarituko du, hori bai, biak ala biak ezberdinak direla. Lehena «ipuin edo album ilustratu bihurtutako poema» baita eta, bigarrena aldiz, «entsegu grafikoa». Biak batzen dituena egileen sortzaile moldea dela iritzi du Salaberriak, «antzeko bideetatik» jarduten dutela eta, batik bat, «haurrekin aurrez aurreko saioetan ibilbide luzea» izan dutela.
Añorgak jo zuen ideiarekin argitaletxearengana, hasieratik «zerbait berezia», proiektu zabalago baten parte baita. Narratzaile edo hitz egingo zuena liburua bera izango zela erabaki zuen egileak, «hegoak zabaldu ahala hitz egin eta kontatuko zuela». Horixe baita ideia nagusia, «hitzak preso direla» eta liburua irekita «aske» egiten dituela irakurleak. Honek «bidaia» bat egingo du, ez soilik fisikoa, «sentimenduez hausnarketa» egin nahi baitu.
Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, ondorengo lanketa ere bultza nahi du. Horregatik esan zuen egileak «abiapuntu» izan daitekeela eta adibide bezala jarri zuen Oiartzunen egindako lanketa, «besteentzako inspiragarri» izatea espero dutena, eta kantua bera ere.
Liburua album ilustratuaz hitz egiteko Pello Añorga idazlea egongo da, eta liburuaren harira haur eta gaztetxoekin egindako lanketa eta kantua ere aurkeztuko dizkizuegu, Oiartzungo esperientzia eta prozesu osoa besteentzako inspiragarri izan dadin. Irakurketa eta irakurzaletasuna izango dira aurkezpenaren abiapuntua.
Publicidad
Libre, liber, libertatea
Hain zuzen, liburuak edo album ilustratuak irakurri bai, baina egileen-edo azalpenik gabe zenbaitetan «umeak motz» geratzen zirela nabaritu zuen aspaldi Yolanda Arrieta idazleak. Hori buruan oso presente izanda «bizitza erdian zehar jasotzen» joan den ariketa guztien oinarria bildu du 'Memoria berriak' liburuan. Xabi Salaberria argitaletxeko kideak esan bezala ale «oso berezia», «ibilbide luze baten ondorioak» jasotzen dituen bezala «aldi berean pizgarri» delako eta egilearen ibilbidean «mugarri» izan daitekeela uste duelako.
Bizitzako hainbat esparrutan bezala, sorkuntzan ere «ekinez, ezagutuz» aurrera egiten dela defendatu zuen Arrietak. Hala, sortzen jartzeko jolasetako bat bost «giltza» edo hitz kanonikoetan oinarritua dago: nor, non, noiz, zer eta nola. 1545 argitaletxetik seigarrena, zergatik, gehitu diote. «Filosofiatik gatozenok hori dugu galdera», gehitu zuten umorez. «Beti pertsona ardatz hartuta», azpimarratu zuen egileak.
Publicidad
Liburua bi zati nagusitan banatuta dago. Lehen zatia «teorikoagoa», Xabik zehaztu duenez, idazketa sortzailearen prozesua zehazteaz batera, prozesu horretan parte hartzen duten agenteak aurkezten dituena gorputza bera sormen-errota bilakatuta: zentzumenak, emozioak, irudimena eta oroimena. Bigarrena, «praktikoagoa», bakarka nahiz taldean idazteko joko eta ariketak aurkezten dituena, haurrek nahiz helduek idatzitako zenbait adibiderekin eta informazio-iturrietara jotzeko estekekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión