Las diez noticias clave de la jornada
Ane Labaka Mayoz eta Miren Artetxe Sarasola, liburuaren koordinatzaileak. FELIX MORQUECHO

Hamalau ekarpen bertsolaritza feminismotik birpentsatzeko

Bertsolaritzak eta feminismoak aspalditik duten harremana elikatzeko eta orain arte egindakoari ikusgarritasuna emateko, ikuspegi desberdinak bildu dituzte UEUk argitaratu duen liburuan

nerea azurmendi

Martes, 22 de octubre 2019, 17:26

UEUren eta bertsolaritzaren arteko harremana aspaldikoa da. Bertsolaritzaren eta feminismoaren artekoa ere ez da berria. UEUk argitaratu duen 'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen' liburuan lotu dira hari horiek guztiak, Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz ikertzaile eta bertsolarien koordinaziopean.

Publicidad

UEUko zuzendari Kepa Sarasolarekin batera aurkeztu dute liburua Artetxek eta Labakak astearte honetan Donostian. Askoren artean osatutako lanean parte hartu duten hainbat egile ere bildu dira ekitaldira. Sarasolak gogoratu duenez, UEUk iazko udan Iruñean egin zuen 'Bertsolaritza Genero ikuspegitik' ikastaro arrakastatsuan du jatorria liburuak. Han egin zuten bat beste behin azken urteetan bertsolaritzatik eta feminismotik egin izan diren gogoetak. Aspalditik datoz bi mugimenduen arteko harremanak, eta oso emankorrak ari dira izaten azken urteetan.

Izan ere, bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministak oihartzun zabala ari dira izaten, eta liburu honetan «bertso-mundua feminismotik aztertzen duten hainbat gogoeta-lan interesgarri» bildu dira, «egiten ari diren ikerketei leku propioa eta ikusgarritasuna emateko» asmoarekin. «Etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua» ere bada «bertsolaritzaren geruza desberdinak genero perspektibatik birpentsatzeko» bideak proposatzen dituen lana.

Lau atal

Horretarako, gaien zein ikuspegien aldetik, aniztasunaren aldeko hautu konszientea egin dute, lau ataletan gai eta formatu desberdinetako hamalau testu bilduz. «Kolektibotasuna bistaratzeko saiakera» ere badenez liburua, «emakume bertsolari bat arduratu da artikulu bakoitzari atariko bertso bat josteaz».

Aurreneko atalak emakumeek bertsolaritzan izan duten presentziaren errepasoa egiten du nolabait. Merezimendu osoz, emakumeek bertsolaritzan izan duten presentzia nabarmentzen aitzindaria izan zen Carmen Larrañaga Odriozolaren artikuluak irekitzen du liburua, atalkide dituela Elixabete Pérez Gaztelu, Nerea Ibarzabal Salegi, Maialen Lujanbio Zugasti eta Harkaitz Zubiri Esnaolaren testuak.

Publicidad

'Emakume gorputz eta ahotsek esan ezin dezaketena' hartu dute gaitzat bigarren atalerako, eta Jone M. Hernández García, Ohiana Iguaran Barandiaran, Maite Berriozabal Berrizbeitia eta Ane Labaka Mayozen testuekin osatu dute.

Emakume bertsolarien ahalduntze prozesu kolektiboari heldu diote hirugarren atalean, hori irekitzen duelarik Uxue Alberdi Estibaritzen lanak, non 'Kontrako eztarritik' lanaren alde teorikoa azaltzen duen. Askoren gogoeta eta testigantzekin jositako liburu hartan, hain zuzen, emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten patroiak identifikatzen saiatu zen Alberdi. Ahalduntze-prozesuaren kontaketa Miren Artetxe Sarasolak egin du. Izar Algueró Txibitek, Maider Arregi Markuletak eta Maite Martinez Etxeberriak elkarrekin osatu dute, berriz, atala ixten duen 'Sofatik oholtzara' artikulua.

Publicidad

Laugarren eta azken atala osatzeko bi kanpo begirada gonbidatu dituzte: antropologia feministatik begiratu duen Mari Luz Estebanena eta literatur kritika feministaren ikuspegitik idatzi duen Iratxe Retolaza Gutierrezena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad