Gipuzkoa plazako azoka, 2019 urtean. usoz

Gipuzkoa osoko liburu-dendak kalera irtengo dira Liburuaren Eguna ospatzera

Hamaika stand izango ditu Gipuzkoa Plazako azokak, eta liburuaren inguruko jarduera ugari burutuko dira bertan larunbat honetan

Jueves, 21 de abril 2022, 16:02

Aurten ere Gipuzkoako liburu-dendak kalera aterako dira Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzera, hauen eguna baita. Ekitaldi nagusi bezala, Gipuzkoa Plazako betiko azoka berreskuratuko dute, baina hiriburuko erdialdetik haragokoa da ekimena, eta Donostiako auzoetako liburu-dendek ez ezik Gipuzkoakoek ere ospatu nahi dute eguna herritarrekin «liburuak jendearengana hurbilduz, eguraldiak laguntzen badu, behintzat».

Publicidad

Aurreikusitako ekintzei dagokienez, %10eko ohiko deskontuaz gain liburu-dendek postuak jarriko dituzte kalean, «horren egun berezian irakurleengandik hurbilago egoteko», eta irakurketa sustatzeko kanpainak ere abian jarraituko du; Elena Odriozolak diseinatutako kartelak jarriko dituzte liburu-dendek kanpoaldean, eta gazteenei super-irakurleen karnetak eta diplomak ematen jarraituko da. #LiburuzaleaNaiz (#YoTambiénLeo) kanpainak ere aurrera jarraituko du, eta 60 euroko balioko 10 liburu-sorta zozkatuko dira sare sozialetan.

Liburu eguneko jarduerak

  • Andoain. Stop (standa kanpoaldean); Ernaitza (standa kanpoaldean, apirilaren 22an eta 23an).

  • Beasain. Mirentxu (standa kanpoaldean).

  • Elgoibar. Pitxintxu (standa kanpoaldean 22an eta 23an, eta liburu-dendaren 44. urteurrenaren ospakizuna).

  • Errenteria. Noski (1947 izozki-dendarekin eta Maria Carmen komertziorekin lankidetzan, izozki bat eta arrosak oparituko dizkiete bezeroei liburuak erosteagatik, eta literatura-gomendioak jarriko dituzte herriko erakusleihoetan).

  • Irun. Elkar eta Tinta Comics-ek Irungo Azokan parte hartuko dute apirilaren 23an, 24an eta 25ean.

  • Villabona. Basajaun (standa kanpoaldean).

  • Zarautz. Garoa (standa kanpoaldean eta 'Paperezkoak. Altxor bat hilero' (paperezkoak.eus) egitasmoaren aurkezpena.

  • Donostia. Standak jarriko dira hiriko auzoetako hainbat liburu-dendatan eta Liburu Azoka egongo da hilaren 23an Gipuzkoa plazan.

Gipuzkoa Plazako azokari dagokionez, hamaika stand jarriko dituzte liburu-dendek, eta ohi bezala % 10eko deskontua egingo dute liburuen erosketan. Horrez gain, liburuak erosteagatik baleak entregatuko dira liburuak opari eskuratu ahal izateko (300 oparituko dira) eta % 5eko deskontu-baleak. Azokako standetan gastatutako 5 euro bakoitzeko bale bat jasoko du bezeroak. Bale horri liburu bat egokitzen bazaio, une horretan bertan joan behar da Donostia Kulturaren karpara, eta han entregatuko dira sariak. Saria % 5eko deskontua baldin bada, irabazleak 2022ko maiatzaren 31ra arteko epea izango du parte hartzen duten liburu-dendetan bale hori erabiltzeko.

Beste zenbait ekitaldi

Liburu denden 11 stand horiez gain, Donostia Kulturaren Liburutegien Zerbitzuak eguneko egitarauari eta liburutegien zerbitzuei buruzko informazioa emateko gunea izango du Gipuzkoa Plazan. Besteak beste, bi orri-markatzaile egongo dira eskuragarri: bata 2021eko Euskadi Saria irabazi zuen Javier de Isusi ilustratzailearena eta Iñaki Martiarena 'Mattin' artistarena bestea, Pio Baroja jaio zeneko urteurrenari dagokiona-

«Liburua eta irakurleak ardatz hartuta, giro alaia sortzea da asmoa», aurreratu dute. Goizean 'Alizia Herrialde Miresgarrian' liburuko pertsonaien kalejira koloretsua egingo da, eta istorio horretan oinarritutako bideo bat ikusteko aukera egongo da, Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxaustiren parte-hartzearekin. Donostia Kulturaren Youtube-ko kanalean ere ikusi ahal izango da bideo hori. Goiza amaitzeko, umorezko bakarrizketa egingo du Mirari Martiarenak, 12:30ean.

Publicidad

Arratsaldean, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Zenbat buru, hainbat liburu' saioarekin emango zaio jarraipena egitarauari. Pailazook entregatuko dizkiete sariak 2021. urtean liburutegi-sare osoan maileguan liburu gehien hartu zituzten 10 haurrei. Donostiako liburu-dendetan liburuak erosteko 30 euroko bono bana emango zaie. Azkeneko orduan, ez da faltako umorea, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Danele Sarriugarteren bertso saio literarioaren eskutik.

Irakurketei dagokienez, Ana Merinok 'Egun handi baterako mikro-kontakizunak' saioa dinamizatuko du, liburutegietako erabiltzaileekn parte-hartzearekin. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen eskutik, 'Landa aldeko neskak' (Edna O 'Brien) berriki egin duen itzulpenari buruz hitz egingo digu Gema Lopez de Las Heras itzultzaileak.

Publicidad

Efemerideei dagokienez, Pio Baroja idazlea jaio zela 150 urte betetzen dira aurten. Hura gogoratzeko, aipatu orri-markatzailea egin da, eta Amaia Garciak eta Isidoro Fernandez aktoreak bideratutako literatura-ibilbide bat antolatu da. Slawka Grabowska da literatura-paseoaren egileetako bat. Parte hartzeko, eskabidea egin behar da alderdiederliburutegia@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad