Las diez noticias clave de la jornada
Txomin Peillenen antologia poetikoa da aurkeztu diren liburuetako bat. euskaltzaindia

Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean

Akademiak ez du hutsik egin ohiko jarduna berreskuratu nahirik asteburu honetan ospatzen ari den ekitaldian

Domingo, 10 de abril 2022, 14:00

Covid 19ak eragindako gorabeheren ostean, ohiko jarduna berreskuratu nahi du Sarako Idazleen Biltzarrak. Horrela, aurtengo edizioa apirilaren asteburu honetan ari da ospatzen. Urtero bezala, Euskaltzaindiak ez du hutsik egin, eta hiru liburu aurkeztu ditu igande goizean. Zeregin honetan, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntza izan du Akademiak, beste behin.

Publicidad

Batetik, Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituaren antologia poetikoa agertu du Akademiak Saran ('Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons. 1951-2021'). Bertan, gai anitz jorratzen ditu Peillenek, hala nola euskal kultura, Ekialdeko kulturak, gai mitologikoak, zahartzaroari buruzkoak...

Bestetik, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzain emerituak 'Nafarroako Blanca' Trajeria'-ri buruzko edizio bitxi bat ondu du. Pastoralak egiteko erabiltzen den testua da trajeria, baina, oraingo honetan, sarrera sakon bat egin nahi izan dio Davantek jatorrizko testuari. Honela, trajeriaren pertsonaia nagusiaren garaia, hots, Blanca I.aren erreginaldia (1425-1441) bere denborako giroan kokatu du.

Trajeria hau lehen predikuarekin hasten da eta ondoren 23 jelkaldi (jaikialdi) datoz, Davantek berak idatzitako zenbait kanturekin tartekatuz. Jaikialdien ondoren azken predikuarekin amaitzen da trajeria. Liburuaren azken partean, Davantek Zuberoa eta Nafarroako garai hartako harremanak bilbatzen ditu artikulu batean eta, azken-azkenik, eranskin gisa, Iruñea-Nafarroa erresumako errege-erreginen zerrenda eransten du.

Jean Elizalde Salaberri 'Zerbitzari' idazle azkaindarraren 'Antologia'-k osatzen du Sarako sorta. 'Zerbitzari' (1883-1961) apaiz, euskaltzain eta idazlea izan zen, eta liburu interesgarri bezain mardul honetan, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak zertzelada sakonak eskaintzen dizkigu beraren bizitzaz eta, halaber –horretan datza argitalpen honen balio nagusia– Elizalderen idatzien hautaketa bat ondu eta aurkezten du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad