'Erradikalak', «bost urteko bidaia ikaragarri polit bat» biribildu duen liburua
Ganbila bildumaren baitan, liburu formatuan argitaratu da Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak partekatu duten oholtzarako sormen-lana
n. azurmendi
Sábado, 2 de julio 2022
«Hemen duzue humanitatearen historia». Esaldi horrekin itxi du Jule Goikoetxea Mentxakak 'Erradikalak' libururako idatzi duen hitzaurre indartsu eta iradokitzailea. Horixe kontatu dutelako, haren ustez, 2017az geroztik agertokiz agertoki ibili diren Beatriz Egizabal Ollokiegi antzerkilari eta ipuin kontalariak eta Ane Labaka Mayoz bertsolariak.
Publicidad
'Erradikalak gara' izan zen aurreneko proposamen hura, 2017an estreinatu zena. 'Erradikalak ginen' etorri zen ondoren, 2019an. Bi ikuskizunen artean 180tik gora emanaldi batu dituzte, marka guztiak apurtuz, lehendik kontatuta zeudenak beste era batera kontatuz, eta kontatu gabeak azaleratuz, «feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez».
Aurreko larunbatean eskaini zuten azken emanaldia Donostiako Doka Kafe Antzokian. Ordurako jasota zeuden Susa etxeak argitaratzen duen Ganbila bilduman –16. zenbakiarekin eta 'Erredikalak' izenburupean–, bi ikuskizunen gidoiak. Bertsoak, bakarrizketak, elkarrizketak eta Beatriz Egizabalek gorputzaren bidez komunikatzen duena irudikatzen laguntzen duten oharrak uztartzen dira, baliabide horiek guztiak jartzeko modu behar bezain 'erradikalean' kontatu gabe zegoen historia kontatu ahal izateko. Proiektua bera, prozesua eta esperientzia irakurleekin partekatzeko propio idatzi duten 'Erroak, erraiak, tripak eta dardarak' atala gehitu diete gidoiei.
Donostiako Tobacco Days liburu-dendan egindako aurkezpenean Beatriz Egizabalek oparitzat hartu zen liburua, eta esan zuen «bost urteko bidaia ikarragari polit baten amaiera ezin hobea» dela. Bidaia horretan, lortu dute besteak beste «periferiako zirkuitu kontsideratzen diren horietatik zentrora» hurbiltzea.
Liburua
-
Liburua. 'Erradikalak'
-
Egileak. Beatriz Egizabal Ollokiegi eta Ane Labaka Mayor.
-
Argitaletxea. Susa. Ganbila bildumako 16. zenbakia
-
Hitzaurrea. Jule Goikoetxea Mentxaka.
-
Azala. Malen Amenabar Larrañaga.
-
Orrialde kopurua. 152.
-
Salnaurria. 13,30 euro (e-book, 3,12 euro)
Donostiako Tobacco Days liburu-dendan egindako aurkezpenean Beatriz Egizabalek oparitzat hartu zen liburua, eta esan zuen «bost urteko bidaia ikarragari polit baten amaiera ezin hobea» dela. Bidaia horretan, lortu dute besteak beste «periferiako zirkuitu kontsideratzen diren horietatik zentrora» hurbiltzea.
Publicidad
Oholtzan zein liburuan, bertso jarriak ere ekarri dituzte erdigunera. «Bat-bateko bertsoek badute prestigioa. Bertso jarriek garai batean ospea izan zuten, baina gaur egun ez da asko baloratzen, eta horiei leku bat egitearekin ere pozik nago», esan zuen Ane Labakak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión