Las diez noticias clave de la jornada

Deabruaren Eskolak azken hilabeteotako liburuak donatu ditu Julio Cortazarren liburutegira

Donazioaren baitan daude itzulpenak, artikuluak lan akademikoak, saiakerak eta narratibaren arlokoak, euskal egileen artean bildutakoak eta egileek beraiek Cortazarri eskainitakoak

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 24 de diciembre 2021, 12:27

Euskal idazle eta itzultzaileek azken hilabeteotan argitaratutako lanak bildu eta Julio Cortazarren liburutegirako donazioa egin du Deabruaren Eskolak. Juan March Fundazioan izan zen ekitaldia eta bertan izan ziren Deabruaren Eskolako hiru sustatzaileak -Mikel Soto, Irati Jimenez eta Esteban Montorio- eta Cortazarren irakurle errendituak diren bi idazle, Harkaitz Cano eta Jon Alonso.

Publicidad

Honen bitartez Cortazarrek euskal literaturan izan duen eragina erakusteaz gain, Cortazarri zor zaion mirespena aitortu nahi izan du mugimenduak. Donazioaren baitan daude itzulpenak, artikuluak lan akademikoak, saiakerak eta narratibaren arlokoak, euskal egileen artean bildutakoak eta egileek beraiek Cortazarri eskainitakoak.

Juan March Fundazioaren liburutegiak duen 'La Biblioteca invita' programaren baitan egin da ekitaldia, Etxepare Institutuak euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak bultzatzeko duen diru-laguntzen bidez lagundua.

3.876 liburuko katalogoa

March Fundazioaren izenean bertan egon ziren liburutegiaren zuzendari Luis Martinez Uribe eta Cortazarren literaturan aditu den Celia Martinezek, eta gonbidatu berezi batek ere hartu zuen parte Alejandra Bernardezek, liburutegiaren donazioa egiteaz gain, Julio Cortazarren lehen emaztea izan zen Aurora Bernardezen ilobak.

Momentu honetan online kontsultatu daitekeen katalogoak 3.786 liburu ditu, 26 hizkuntzatan; horietatik 855ek Cortazarren sinadura dute, 515 liburu egile eta lagunek eskainiak dira, 48 liburuk markatzaileak eta «traspapelak» gordetzen dituzte, 397k oharrak dituzte eta beste 17 objektu bereziak dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad