Las diez noticias clave de la jornada
Juan Ramon Madariaga, astearte honetako aurkezpenean. Jose Usoz
Juan Ramon Madariaga | 'Bufalo guztiak'

«Bizitzak aurretik eramaten zaitu, nora zoazen pentsatzeko betarik hartu gabe»

Egunerokoan berezkoak diren hainbat gai ez barneratzen sortzen den albo kaltea islatu du Juan Ramon Madariagak 'Bufalo guztiak' poesia-liburuan

Jon Agirre

Donostia

Martes, 14 de noviembre 2023, 17:08

Askotan bizitza, bufaloa balitz bezala, gainetik pasatzen da eta aurretik eramaten zaitu. Aldaera hori buruan gorpuztu du Juan Ramon Madariagak 'Bufalo guztiak' (Erein) poesia-liburua, bizitzan berezkoak diren hainbat gai ez barneratzen sortzen den albo kaltea islatzeko. Gai horiek oso bestelakoak izan daitezke Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreak xehatu bezala, eta horiek jorratzen ditu poemetan Madariagak. «Poesia-liburu honek minaz, ahanzturaz, memoriaz, heriotzaz, harremanez, mundu honen aurrean dugun jarreraz, ziurgabetasunaz, zalantzez edo bizitzaz hitz egiten du», laburtu du.

Publicidad

Egilearen esanetan bizitzako alor horiek barneratu ezean «katramilazio moduan» jartzen ditugu gure barnean. «Ez ditugu modu sakonean pentsatzen bizitzak hartu eta aurrera eramaten gaituelako, batzuetan zapaldu ere, eta ez gara konturatzen zer egiten ari garen edo nora goazen». 'Kolpe' horrek eraman zuen bufaloekin alderatzera, nahiz eta lehen une batean irudi orokorragoarekin egin zuen simila, piztiarekin, eta hala aurkeztu zuen Madariagak 2022an Bilboko Udalak antolatutako Blas de Otero - Ángela Figuera lehiaketara. Poesia saria irabazi zuela jakin ostean hausnarketarekin jarraitu zuen, bere esanetan poemario bat osatzean «ez duzulako lana amaituta, inondik inora». Hala, hiri txiki baten osaketarekin alderatu du liburua osatzea, non poemak kaleak, zuhaitzak edo bestelako elementuak liratekeen. «Poema guztiak idatzita ere hausnarketa sakon batean zabiltza ea balio duen ala kendu behar den erabakitzeko».

'Bufalo guztiak'

  • Egilea: Juan Ramon Madariaga

  • Argitaletxea: Erein.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialdeak: 96.

  • Prezioa: 12 euro.

Lehenik, hurrenkera aldetik eman zituen aldaketa nagusiak, baina Razquinek aipatu bezala hausnarketa horrek bigarren bat ere ekarri zuen izenburuan. Egileak xehatu duenez, une oro «piztiekin zerikusi zuzena izan beharko luken bat» izan behar zela argi zuen, baina hori formulatzerakoan zalantza asko izan zituen. Azkenean 'Beste piztua batzuk' hautatu zuen, baina ez zen erabat konforme geratu eta buruari bueltaka jarraitu zuen «titulua aldatu behar» zuela sentitzen zuelako, piztua horiek nor ziren «definitu, sailkatu eta zehazteko». Hala aurkitu zuen poema batean azaltzen den lerroa, 'Bufalo guztiak', «oso titulu potente eta ezberdina» eta, batez ere, «animalia potentearen» irudiarekin islatu nahi zuen ideia argi geratzen zelako.

Gai nagusi horietan poema zati «gogoangarriak» daudela aurreratu du Ereineko editoreak, besteak beste «denboraren neurria ausentzia borobiletan neurtzen dut», «oroimena baldin badago modu batean edo bestean zerbait edo norbait joan delako da» edo «zauririk larrienek ez dute haragia zabaltzen» aipuak nabarmenduz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad