Bilboko auzo ahaztuen errealitatea ikusarazteko lana
Iñigo López historialariak 'Bilboko etxola batean' (Elkar) liburua argitaratu du Tene Mujika bekari esker
2011n egindako doktore tesia izan zen lan honen abiapuntu, Lópezek prentsaurrekoan azaldu duenez. «Bilboko auzo batzuetan emandako fenomenoa aztertzen hasi nintzen eta istorioa arakatzen hastean argi ikusi nuen bazela zer kontatu». Hala ere, orduan gaia bestelakoa zenez –Otxarkoaga eta San Blas auzoetan, hiri industrialen ertzetan eman zen hiri-bazterketa eta gazteen delinkuentzia zen muina– egileak tesiaren mugak mantentzeko kaxoi batean utzitako informazio mordoa berreskuratu du. «Gehiago sakontzeko gogoak» bultzatuta, 2019an aurkeztu zuen proiektua Tene Mujika Sarira eta 2020ko lehen hiletan esleitu ostean «protagonistei ahotsa emateko eta mito eta topikoez aldenduta» abiatu zuen liburua.
Publicidad
«Fenomenoa bere osotasunean azaldu nahi zuen, ez nituen heroi moduan islatu nahi. Bilboko hiriaren istorio baztertu eta ahaztua izan da, ziurrenik bertan jendea nola bizi zen lotsatzen garelako. Sustraiak eta ondorioak kontatu nahi nituen, nola baldintzatu duen Bilboko hiria», azaldu du egileak. Eman dituen datuen arabera, 8.000 etxola izatera heldu ziren.
Noticia Relacionada
Iñigo Lopezek 'Bilboko Etxola batean' argitaratuko du
Bide horretan dokumentazio lana «funtsezkoa» izan da. Gaiari buruz ez dago bibliografia asko eta, beraz, lehen eskuko testigantzak izan ditu oinarri Lópezek. «Bilboko auzoen errealitatea islatzen diren liburuetan tarte txikia eskaintzen zaie, orrialde amaierako tarteak. Iturri nagusia ahozkoa izan da, Uretamendi etxoletako bizilagunen testigantzak». 1950eko hamarkadan auzoan bizi zirenekin elkarrizketak izan ditu horretarako.
Atal berezia emakume eta ijitoei
Historian baztertuak izan direnen artean baztertuak izan diren emakume eta ijitoei atal bana eman nahi izan die Lópezek. «Bizi izan zuten egoera gogorragoa eta gordinagoa izan zen», salatu du egileak.
Bilbo etengabe handitzen eta aberasten ari zen hiria zen 1950eko hamarkadan, argi-ilun nabarmenekin. Bilbora lan bila etorri eta etxebizitza duina eskuratu ezinik etxola bat eraiki eta bertan bizi behar izan zuten familiena, besteak beste. «Eraikuntzako oholekin eta handik edo hemendik eskuratutako materialekin» eginak ziren, Lópezek nabarmendu bezala, hiria inguratzen zuten mendi-magaletan eta baita hiri erdian ere –egungo Guggenheim museoa dagoen kokalekua adibidez–.
Publicidad
Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen esanetan «gure iragana hobeto ezagutzen eta etorkizuna aldatzen lagunduko du». Era berean, Aritz Larrañagak, Debako Kultura eta Euskara zinegotziak, egilea zoriondu du lanagatik, «aukera ematen digulako historia garaikideko pasarte bat ezagutzeko eta argitara emateko». Bere esanetan «hori da Tene Mujika bekaren helburua». «Behar-beharrezkoak ikusten ditugu horrelako lanak», adierazi du Larrañagak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión