Beste bi liburu euskal literaturaz, Laida taldearen eskutik
UPV/EHUko ikerketa taldeak 'Contemporary Basque Literature' eta 'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' liburuak ekarri ditu
Lunes, 27 de junio 2022, 13:35
UPV/EHUko Laida ikerketa taldeak euskal literaturaren inguruko bi liburu berri ekarri ditu: 'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas', euskal literaturan dauden emakume idazleen arrakasta ulertzea bilatzen duena, eta 'Contemporary Basque Literature'ren bigarren argitalpen berria.
Publicidad
'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' liburu berrian Veneziako Unibertsitateak eskua luzatu du euskal literaturan dauden emakume idazleen arrakasta ulertarazteko. Liburuaren berri ematearren zabaldutako oharrean irakur daitekeenez, «2018-2020 urte bitartean Euskal Literatura Sisteman deigarria da Irati Elorrietak, Maixa Zugastik eta Katixa Agirrek, baina bereziki Eider Rodriguezek eta Karmele Jaiok narratibaren ikuspuntutik eta soziologikoki» hartzen duten garrantzia. Hitzaurrean diotenez, berriz, «bi faktore garrantzitsu daude oraingo andrazkoen literaturaren arrakasta ulertzeko, bata Euskadi Literatura Saria irabaztearen faktorea eta bestea liburu horiek gaztelerara itzultzearen faktorea». Sarien bultzadak eta denbora-tarte txiki batean saritutako lanen itzulpenak eskuartean izateak, lagundu egin du euskal literaturaren argitaletxeen merkatuan andrazkoen liburuen salmentak gorantz egiteko.
Edizio hobetua
'Contemporary Basque Literature'ren bigarren argitalpen berri honetan, hobekuntzak sartu dira eta besteak beste, hitzaurre berri bi datoz: Nevada-ko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zuzendari Xabier Irujo adituak egin du lehena, eta Espainiako Real Academia de la Lengua-ko Zuzendaria izan zen Darío Villanueva Katedradunak bigarrena.
Jon Kortazar katedradunak zuzenduriko eta UPV/EHUn argitaraturiko liburuan, 1975tik 2013ra Euskal Literatura Sistemaren dimentsio desberdinak aztertu dira. Renoko Unibertsitateko Basque Studies Center-en eskutik 'Contemporary Basque Literature' izenburupean ingelesera itzuli izana garrantzitsua da. Liburuan sei genero klasikoei buruzko analisiak jaso dira: nobela, poesia, haur eta gazte literatura, ipuina, saiakera eta antzerkia.
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako obrak euskal literatura aztertzen du, 1975etik gaur egunera arte. Liburuki bakoitza literatura genero bati eskaini diote. Jon Kortazarrek zuzentzen duen Laida taldeak ekin zion ekimen honi 2007an, eta hamar urte beranduago bukatutzat eman zuen.
Publicidad
1975-2010 aldiko euskal literaturaren historia egin nahi izan da, genero literarioak kontutan hartuz. «Egungo euskal literaturaren historia honek gure garaiko euskal literaturak eman duen guztiaren historia dinamikoa eta gaurkotua egin nahi izan du», azaldu zuen aurkezpenean Jon Kortazarrek.
Egungo Euskal Literaturaren Historia literaturaren alorrean ari den ikerketa-talde baten fruitua da. Jon Kortazarren zuzendaritzapean ari dira UPV/EHU unibertsitateko irakasleak diren Xabier Etxaniz, Asier Barandiaran, Miren Gabantxo-Uriagereka, Karla Fernandez de Gamboa, Maria del Mar Boíllos, Amelia Benito del Valle Paloma Rodriguez; Unibertsitateko irakaskuntzan lehen pausoak ematen ari diren Aiora Sampedro, Paulo Kortazar, Jon Martin; Artean adituak, Susana Jodrá, Iratxe Larrea,José Antonio Morlesín; tesia bidean duen ikerlaria, Itxaro González Guridi. Ikerketa-proiektu hau aurrera eramaten lagundu dute erakunde batzuek: UPV/EHUk, Kutxa Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión