Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Bernardo Atxaga, 2020ko argazkian. Luca Piergiovanni / EFE

Bernardo Atxagak 'Desde el otro lado' aurkeztuko du Okendo Kultur Etxean astelehenean

Bere azken lanaz arituko da solasean Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin apirilaren 25ean. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai

Jueves, 21 de abril 2022, 11:01

Bere aurreko liburuaren ostean, Etxeak eta hilobiak (Casas y tumbas, 2019), Asteasuko idazleak nobelatik erretiratzen zela iragarri zuen eta oraingoz esandakoa bete du. Bere azken lana, 'Desde el otro lado' (Alfaguara, 2022), ez da nobela bat, baizik eta bizitzaren eta heriotzaren gaineko fabula antzeko lau narrazio. Gaztelaniaz argitaratu gabeko lau istorio dira; izan ere, 1985ean eta 1995ean euskaraz argitaratu ziren biak berridatzi egin ditu umore eta, horri esker, 2019ko Espainiako Letren Sari Nazionalak nolabaiteko distantziaz hausnartu ahal izan du giza izaeraren berezko ongiaz eta gaizkiaz.

Publicidad

'Dos hermanos' 1985ean argitaratu zen euskaraz ('Bi anai', Erein) eta 1995ean gaztelaniaz (Ollero & Ramos, 1995). Edizio honetarako gaztelaniazko testua gainbegiratu eta orraztu du egileak berak. 'La muerte de Andoni a la luz del LSD' lehenengoz argitaratu da gaztelaniaz eta 'Andoniren heriotza LSDaren argitan' kontakizunaren itzulpena da. 'Conferencia sobre la vida y la muerte en el cementerio de Obaba-Ugarte' eta 'Un crimen de película' testu ineditoak dira, liburu honetarako idatzitakoak.

Hitzordua Okendo Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da apirilaren 25ean, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.

Bernardo Atxaga (Asteasu,1951) «euskal narratibaren adierazle nagusitzat eta Espainiako literatur panoraman sakontasun eta originaltasun handieneko sortzailetzat» jotzen da, ekitaldia iragartzeko Donostia Kulturak zabaldu duen oharraren arabera. Bere obra, sari ugari jaso dituena, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemarako ere egokitu izan dute. Euskaltzain osoa da Bernardo Atxaga.

Jabier Muguruza (Irun, 1960), berriz, abeslari eta musikajotzaile bezala idazle baino ezagunagoa. Literatur lanari dagokionez, 90. hamarkadaren hasieran «Emak bakia baita» literatur klubeko sortzaile izan zen, beste hainbat idazle eta musikarirekin batera: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde, Maria Garikano eta Iñaki Irazu, besteak beste. Klubak Garziarena fanzinea eta liburu sorta argitaratu zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad