Lesaka bertsoz beteko da larunbatean
Jaia goizeko 10:00etan hasiko da Oinak Bidean ibilbidea eginez, bazkaria izango da eguerdian eta bertso-saioa arratsaldean
I. Mendia
Jueves, 23 de enero 2025, 12:21
Txapelketatko finalekin batera azken urteotan bertsozaleek agendan gorriz markatua den eguna, Bertso Eguna, larunbat honetan izango da. Iaz Gernika-Lumon antolatu ostean aurten Lesakan izango da eta sarrerak oraindik eskura daude. Hilabete luzez aritu dira lanean Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola egun osoko egitaraua prestatzeko.
Publicidad
Jaia goizeko 10:00etan hasiko da Oinak Bidean ibilbidea eginez. Harriondoatik hasiko da eta ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.
Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. 17:00etan hasiko da. Kantuan, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Alaitz Rekondo Ferrero.
Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJ-a egongo da Arranon.
Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 eurokoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión