Lehen aldiz, nobedadeak azoka aurretik aurkeztu
Liburu saltokiek iraila 30 arte eman ahalko dute izena 'Zu non, han DA!' egitasmoan
Euskal kulturaren plazak bizirik jarrai dezan «egiturazko espazioak ugaritzearen» beharra defendatu du maiz Gerediaga Elkarteak eta, helburu horretan, jarduteko bideetako bat «euskal kulturgintzak ohiko hartzaile gehiago» dela argi dute. Horregatik sortu zen 'Zu non, han DA!' ekimena, Durangoko Azoka amaituta idazleek euren lanak liburu saltokietan aurkez ditzaten. Baita bertako nobedadeak ikusgai egon daitezen. 2025erako epea ireki da orain.
Publicidad
Zenbait berritasunekin dator gainera deialdia, estreinakoz 2025ean aurkeztutako nobedadeak Durangoko Azokaren aurretik eskuratzeko aukera Euskal Herri osoko liburu dendetara zabalduko baita. «Aurkezpen literario hauek Azoka aurreko egunetan egin nahi genituzke. Euskarazko liburuen aurkezpenak izango dira eta autore berrienak lehenetsiko ditugu. Aurkezpenei ukitu berezi bat eman nahi diegu, esperientzia artistiko beteago bat eskainiz irakurleei eta saltokietako bezeroei», dio oharrak.
Era berean, azaldu dutenez, «aurtengo edizioan aurkezpen bereziak egin nahi ditugu, literatura eta bestelako diziplina artistikoak uztartuz», azaldu dute.
Liburu dendentzat egitasmo honetan izen emateko epea irailaren 30ean amaituko da. Horretaz gain, ez dute betebehar handirik: lehena, arduradunarekin batera aurkezpena egiteko egun eta ordu bat finkatzea; bestetik, aurkezpena egiteko leku apropos bat atontzea; azkenik, herrian aurkezpena iragartzeko ardura bere gain hartzea.
Euskal kultur-kontsumoa zein zaletasuna sustatzeko kanpainara atxikitako liburu dendek azokako bereizgarri bat eta nobedade sorta bat jasoko dute beraien erakusleihoetan jartzeko. Iaz Zu non, han DA!'-rekin ia 100 liburu dendek parte hartu zuten kanpainan, horietako 26 Gipuzkoan.
Ekimen honen asmoa ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea ere bada xedea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión