Borrar
Bat egiten dute argazki honetan sormenak eta teknologiak.

Kultura eta sormen industrien alde teknologikoa indartzeko ekimena

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tecnaliak elkarlanean KSITek izeneko programa jarri dute martxan, 300.000 euroko aurrekontuarekin

Larunbata, 27 otsaila 2021, 12:12

Comenta

Konzeptu bezala ere, nahiko berria da EAEn Kultura eta Sormen industriena, berrikuntza medio urte askoan bakoitza bere aldetik ibili diren bi arlo -kultura eta industria- harremantzen dituena. Hain zuzen ere, sektorearen aurreneko azterketa sakona 2010eko hamarkadaren hasieran egin zen, eta ez lan lanik errazena izan KSI (Kultura eta Sormen Industria) zer zen zehaztea eta, behin definizioa adostuta, horren ekarpen ekonomikoa kalkulatzea. Alegia, KSIen sektorean sortutako Balio Erantsi Gordina finkatzea. Iazko abenduan argitaratutako 'KSIak Euskadin. Euskal kultura- eta sormen-sektorearen garapenean zehar ibilbidea' txostenak ondo argitzen du hamarkada bateko bidea.

Aste honetan, KSI -en osagai teknologikoa indartzeko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tecnaliak, KSITek izeneko programa elkarlanean martxan jartzeko. Kultura eta sormen industrien (KSI) arlora bideratutako ekimen honen helburua «KSIen eta teknologia sektorearen arteko lankidetza sustatzea» da, «merkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko».

Guztira 300.000 euroko aurrekontua izango du KSITek programak, eta bere xede nagusia da «KSI sektorearen eraldaketa digitala erraztuko duten proiektuak» identifikatzea, «teknologiak balio erantsia emango die enpresak eskaintzen duten egungo produktuen eta zerbitzuen diseinuan, ekoizpenean, sorkuntzan, banaketan, erakusketan, kontsumoan eta elkarreraginean». KSITek programaren bitartez laguntza jasoko duten «enpresen lehiakortasuna hobetuko da eta negozio-eredu berriak sortzen lagunduko die».

Deialdiak zehartzen ditu zein teknologiatan oinarritu behar diren deialdian parte hartuko duen enpresen proposamenek. Zerrendak barne hartzen ditu multimedia edukien prozesamendua (edukiak lortu, indexatu eta berreskuratu, streaming eta broadcast plataformak, jabetza intelektuala eta eskubide digitalen kudeaketa); ordenagailuzko grafikoak (animazioa, rendering, Errealitate Birtuala eta Handitua, joko serio eta interaktiboak, BIM); konputazio mugikorra eta nonahikoa (Gauzen Internet-a, wearableak, testuinguruan oinarritutako konputazioa, hodeiko konputazioa, dronak, jantzi adimendunak); konputagailu bidezko ikusmena (irudien prozesamendua, pertsonen jarraipena, mugimendua atzematea, 3D-ko berreraiketak); datu-analisiak (Big Data, datu-meatzaritza, analitika deskriptibo, prediktibo eta preskriptiboak, Open Data, ikusmenezko analitikak) eta hizkuntza-teknologiak (hizketa naturalaren prozesamendua, mintzamenaren prozesamendua, elkarrizketa sistemak, itzulpen automatikoa, sentimendu-analisia). Zerrendak berak ematen du sektorearen zabaltasunaren berri.

Interesa dutenek martxoaren 1ean hasi eta bi hilabetez, apirilaren 30era bitartean, izango dute proiektuak aurkezteko epea www.euskadi.eus atarian. Ondoren Balorazio Batzorde batek lehiaren bidez ebaluatuko ditu aurkeztu diren proiektuak eta onartutako ekimenek 5.000 eta 10.000 euro arteko diru laguntza jasoko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultura eta sormen industrien alde teknologikoa indartzeko ekimena

Kultura eta sormen industrien alde teknologikoa indartzeko ekimena