'Katarro'ren bertso paperak
'Katarro' deitzen zioten ez baitzuen eztarria sano eta plazako bertsogintzari azkar utzi behar ziolako. Bertso paperetan berriz, askoren gainetik ibili zen beti. Oraindik, egun, II. Milurteko honetan kantatzen dira hainbat lan bere. Bertsozale Elkarteko webean, 'Bertso ikasgela' sailean honako hauek aurkituko dituzue afalosteko saio batean aditu eta grabatuak:
Publicidad
gizon ikastun argiyak
nola piztiyak izan litezken
gure erakuslariyak;
erlia da bat aipatzen dana
¡ai ! zer lan arigarriyak
jartzen dituzten gure aurrian
onek eta txingurriyak
txepetxak berriz erakusten du
ainbeste nola aik biyak.
2.
Euskal lurreko txoriyetan dan
txikitxuena da bera
gaztain kolore bakarrekua
nai bada ez da ederra
begi argiyak, buru txanpala,
moko tentia aurrera,
gorputza motza ankak laburrak
saltokako ibillera,
salapartako egalariya
eta kantari ergela.
3. Txotx batek aisa jasoko luke
nola karga gutxi duan
bañan gustatzen zayo jartzia
adar sendoxiaguan
amildu arren ez leike galdu
dakiyelako eguan
bañan arkitzen baldin bada ere
burnizko aldamiyuan
iru lau aldiz xanpatutzen du
seguru ote daguan.
4. Uda berriyan lendabiziko
kabiya txepetxarena
azaldutzen da ta ezaguna
goroldiyozkoa dena.
Arbol gerriyan, untza tartian
du lekurik maitiena
ta gizon askok ikusitzian
Publicidad
irispirian daguena
esan oi dute zer konpiantza
txori txar orrek duena.
5.Ta edozeñek esan lezake
berari begiratzian
arretarikan ez daukala
egin leyoken kaltian
ez iduriyan ark kabiyari
beste zulua atzian
egiten diyo andik joateko
aurrekua tapatzian
erakutsiaz pentsa zagula
nola atera sartzian.
Pedro Mari Otaño Barriola zuen izena. Zizurkilgo semea zen. 1857an jaioa. Errekalde baserrian. Bere lehengusina bi, amona Mikaela nola, plazetan ibiltzen ziren bertsotan.
Publicidad
Indar, jenio eta jario izugarrizko emakumeak, bai Bernarda bai Plazida. Hain zuzen ere, Pello Mariren inguruko dokumentu pila gordetzen dituen liburutegi Zizurkilgoak Plazida Otaño du izena. Plazida, bai. Berea da ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa. Arrapostu azkarreko emakumea eta ezkontzeko asmotan, honela erantzun zion aitari, elkarri bertsotan zirelarik:
Aita, zahartu ta gero,
garai hobia ez da,
neska gaztiak ere
badu bere kezka.
Ilea zuriturik
nobiorik ez-ta,
orduan alperrik da
soinua ta festa.
Txirritarekin berarekin ere kantutan. Euskaraz sortzen ari den Wikipediak kontatua da hurrengo pasadizoa, Hernanikoak sorotan lanean ikusi bide zuen Plazida eta bertso hauek bota:
Publicidad
Gauz bat esango dizut
modu ondraduan,
noski ez naiz hasiko
hemen endreduan.
Nonbait egongo zara
aldarte eruan,
gaur horla zabiltzanean
udako beruan,
ez da atsegin izango
zure inguruan
Ez zen Plazida kontsolamendurik behar/nahi/eskatzen zuen andrea eta honela erantzun oldarki:
Arrazoi horrek badu
bere parezera,
konprenituko dezu
mutila bazera.
Udarako beruaz
kejatzen al zera?
Lana hortan badezu
egiten atzera,
fraile sartu zintezke
komentu batera.
Zelako emakumeak 'Katarro'-ren familiakoak! Neurri berekoa ama, Juana Bautista Ibarrola. Ez zen bera bertsolaria bai ordea kultura handiko leinu baten alaba. Are gehiago, inguruko guztiak karlistak edo karlisten aldekoak (jainkoa eta lege zaharrak…) ziren bitartean, Barriolatarrak liberal peto petoak ziren…
Publicidad
Zimendu horiekin ez da harritzekoa Pedro Maria Otaño Barriola 'Katarro'-aren bizipenak, abenturak, politikan egindako hautuak eta bere bertso paperak hain markaz fuerakoak izatea. Ez da harritzekoa ez. Bai ordea arras ulertzeko modukoa jakitea egunotan Argentinan badabiltzala pelikulero sorta fin bat, Pello Mariren bizitza zinema bihurtzeko lanetan. Izenik al du ekimenak? Bai, Omburen itzala. Ba al du zuzendaririk? Jakina, Patxi Bisquert, zizurkildarra bera ere.
Luzeago eta mantsoago hitz egingo dugu pelikulaz egunkari honen orrialdeetan. Idatz dezagun hemen Pelloren paperaz. Nor eta zer lagun? Sendoa argitaletxeak aspaldian kaleraturiko Auspoa bilduman 1162 dokumentu bildu zituen Antonio Zavala ikertzaile primerakoa eta bere 'Pedro M. Otaño (eta bere ingurua)' lan bikaina, gure ondoko liburutegietan eta baita sarean arakatuz gero,gure ordenagailuetan eskuragai dagoena.
Noticia Patrocinada
Sakon ikertu zituen Zavalak liburu horretan 'Katarro'-ri aitaren aldetik zetorkion bertsoekiko sena eta grina eta amarengandik eta bere senideengandik bereganatu zuen goi mailako kultura altxorra, Pellok libertatearen alde egindako aukera.
Zavala lagun eta maisu ikasiko, deskubrituko dugu 1910ean hilko den Pedro Mariak opera bat ere, 'Artzai-Mutilla', idatzi zuela eta hiru aldiz joan zela Ameriketara. Bigarren bidaiatik bueltan honela kexu: «Bi aldiz izanduba nago Amerikan, ta naiz ez ekarri len andik dirurikan»… Aurkituko dugu Argentinan euskarazko klaseak ematen lehena izan zela. Ohartuko Pehuejo herrian 'Zugandik urruti', 'Uro/ari', 'Amari', 'Nere kahiya' eta 'Eder hati' abestiak sortu zituela…
Publicidad
Kontu pila, paper pila bilduko dugu 'Omburen itzala' estreinatu aurretik. Esaterako, «Euskal oitura zar maitagarri zeruko intzez bustiyak, ondorengoen argibidetzat guraso zarrak utziyak; 257 ill ziran aien oiñordekoak izan gaitezen biziyak: denok batentzat, bat danentzako, elkarrentzako guztiyak«.
Hil zen 'Katarro' Argentinako Rosarion eta Lazkao Txikik honela kantatu «O, Pedro Mari, maitatzen zera lurrean da zeruetan, orregatikan iI ezkeroztik zaude zu iru pusketan: animaz Jaunak Beragan zauzka, gorputzez Ameriketan, biotzez, berriz, Euskal-Errian zure bertso bikaiñetan».
Publicidad
Estreinatuko da inoiz auzolanean egiten ari diren pelikula, jarraituko du Zizurkilgo jendeak Pedro Mariren izena daraman Bertsopapera Lehiaketarako deia zabaltzen. Jarraituko dugu, seko harriturik, Buenos Aireseko 'La Baskonia' aldizkarian Pedro Mariren gorazarrean gaztelaniaz idatziriko bertso hauek leitzen: «i Aplauso otorgo al inspirado vate que vio la luz en la euskalduna zona; y aplico a mi bridón el acicate por hallarme a su altura, ya que late en ambos pechos la pasión vascona!».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión