Maialen Lujanbio, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean BECen. ARIZMENDI
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Kartzelako ariketari izena aldatu dio Bertsozale Elkarteak

Sare sozialen bitartez jakinarazi dutenez 'ganbarako lana' izango da aurrerantzean «ariketaren izena eta izana elkarrengandik gertuago» egote

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 12 de septiembre 2022, 17:32

Bertsolariek bakarka urte luzez egin diote aurre 'Kartzelana lana' -bakarka gai beraren aurrean probatzeko lana- deiturikoari, zehazki Fernando Artola Bordarik 1960ko hamarkadako txapelketan asmatu zuenetik. Ez da hala izango datorren irailaren 24an Getxon hasiko den Txapelketa Nagusian. Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal kantuan arituko diren lehen saioan 'Ganbarako lana' izenpean arituko dira, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Publicidad

Lehiaren asmoa «1935 eta 1936koetan bakarka gai bera emanda bertsolarien denbora aukerak berdintzea» izan zen eta hemendik aurrera ere ariketak bere horretan jarraituko du. Antolatzaileek azaldu dutenez aldaketaren asmoa «ariketaren izena eta izana elkarrengandik gertuago» egotea da. Halaxe ageri da jada Txapelketa Nagusiari buruzko webgunean ere.

«Ganbarak goxotasuna, isiltasuna, aurre-lana, … iradokitzen ditu. Etxean dagoen gela bat da, baina aldi berean aparte. Garuna edo logelari ere deitzen zaio ganbara. Garai bateko baserri lanetan, ganbaran edo ganerrean artoa aletu bitartean bertsotan egiten zen bertan eta zenbait bertsolariren entrenamendu edo lan-leku ere bada. Oroitzapen politekin lotu izan da normalean» azaldu dute Bertsozale Elkartetik.

Txapelketaren hasiera, irailaren 24an

2022ko irailaren 24an Getxon hasiko da Bertsolaritza Txapelketa Nagusian. Orotara 42 bertsolari izango dira 2022ko ekitaldian, horietatik 15 emakumeak. Izan behar zena baino urtebete beranduago izango da eta, hala, hainbat aurpegi berri izango dira. Zehazki 15. Orotara 36 sartuko dira lehen fasetan, beste bost aurreragokoetan eta, azkenik, Maialen Lujanbio zuzenean finalera sartuko da 2017ko txapelaren titular modura.

Hala ere partaideen ia herena berria izateak ez du esan nahi bertsolarien profilean aldaketa handiegia eman denik, akaso belaunaldi aldaketa bat bezala. Hein batean aurtengo ekitaldian parte hartzeko txartela eskuratu zuten zazpi bertsolarik 2017an Txapelketari agur esan izanak ere ekarri du aldaketa. Zehazki Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Beñat Lizaso, Etxahun Lekue, Jokin Uranga, Jon Maia eta Odei Barroso izan ziren txapelketetan euren ibilbidea amaitutzat eman zutenak.

Publicidad

Duela aste batzuk Bilbon egindako aurkezpenean aurreratu zuten bezala txapelketaren finala abenduaren 18an izango da Iruñeako Navarra Arenan azken lauak Barakaldoko BECen egin ostean. 14 saioko ibilbide horetan hiru izango dira Gipuzkoan egingo dituzten bertso-saioak: irailaren 15ean Arrasateko Amaia Antzokian, urriaren 8an Donostiako Victoria Eugenian eta, azkenik, lehen faseko hirugarren semifinala azaroaren 6an Irunen.

Saio bakoitzeko garailea zuzenean hurrengo fasera igaroko da eta gainerakoak puntuazioaren zain geratuko dira. Bigarren fasea 24 bertsolarik hasiko dute, sailkatutako 19ek eta 2017ko finalistetatik izena eman duten bost. Ostegun honeten izango da aurkezpen soziala Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkarteko egoitzaren atarian

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad