'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresuak 50 aditu elkartuko ditu Donostian
Abenduaren 11tik 13ra egingo da eta hizlarien artean daude Joseba Zulaika, Miren Azkarate eta Joan Mari Torrealdai, besteak beste
dv
Jueves, 21 de noviembre 2019, 10:59
Jakin Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' biltzarra antolatu dute, Donostian, filosofo zegamarraren ekarpena egungo begiradatik aztertu eta lantzeko asmoz. Topaketa abenduaren 11tik 13ra izango da, San Telmo museoan, eta 50 aditru elkartuko ditu.
Publicidad
Biltzarraren antolatzaileek nabarmendu dutenez, Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) «Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena» da, eta «argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak horren lekuko dira».
Azurmendiren ekarpena ertz ezberdinetatik aztertzeko, 50 aditu elkartuko ditu biltzarrak San Telmo museoan. Horien artean daude Joseba Zulaika, Miren Azkarate, Joan Mari Torrealdai, Jule Goikoetxea, Markos Zapiain edota Alaitz Aizpuru, besteak beste.
Biltzarrean edonork parte har dezake, beti ere aldez aurretik izena emanez gero: https://www.ehu.eus/eu/web/hefa/izen-ematea-azurmendi-kongresua. Abenduaren 12ko saioetan espresuki eman beharko da izena, hau da, zer saio zehatzetara joango den adierazi beharko da aldez aurretik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión