Las diez noticias clave de la jornada

Irudi garaikide, koloretsu eta musikalez beteriko kartela

Ruben Ramosek diseinu inklusiboa hautatu du, «kultura bera delako beste leku batera eramaten gaituenaren isla»

N. C.

Martes, 6 de diciembre 2022, 07:20

Landako Gunearen barnean biziko den emozioa, zirrara eta festa irudikatzeko ideia bakarra etorri zi-tzaion burura Ruben Ramos donostiarrarri, aurtengo kartelaren egileari: «Unibertsoaren Big Bangaren hedapena». Diseinuari buelta asko eman zizkiola aitortu du artistak: «Hasiera batean ez nekien zein izango zen 'eztanda' hori –aurtengo leloarena– errepresenta-tzeko modurik egokiena». Azkenean, baina, eta bere talentuaz baliaturik, kartel garaikide, koloretsu eta musikala sortu du aurtengo 57. edizioari ongietorria emateko.

Publicidad

Ilustrazioak, unibertsoaren sorreraz haratago, inklusibotasuna ere jorratzen du. Ramosek berak adierazi duenez, «inklusibotasunaren baitan irudikatu ditut pertsonen ideiak, ilusioak eta norberaren imajinazio koloreduna. Kultura bera delako, bai literatura zein musika, beste leku batera eramaten gaituenaren isla».

Horretaz guztiaz gain, gazteak izan ditu jomugan kartel garaikide horren sorkuntzan, eta azaldu du: «Kolore paletak eta ikonografiak sintetizadore retroetatik edaten dute. Bestalde, gainera, tipografia eskuz dago landuta, puntu psikodeliko eta musikatu bat emanez nire lanari».

Kartelarekin batera, Ramosek ikono berri bat sortu du aurtengo ediziorako, 'DA!' (Durangoko Azokaren siglak) irudi korporatiboarekin batera zabalduko dena: «Markari buelta bat eman diot ikonografia txiki bat diseinatuz. 'Eztanda' da Azokaren aurtengo leloa, eta antolatzaileek hori irudikatu behar nuela esan zidaten. Ba nik 'stand' eta 'DA' hitzak elkarganatu ditut, biak irakurriz 'eztanDA' hitza sortzen delarik». Diseinu hori sare sozialetan partekatu zuen eta jendearen eran-tzuna «oso positiboa» izan zela aitortu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad